Janbliko
Janbliko (antzinako grezieraz: Ἰάμβλιχος, Iamblikhos; Kalkis, Siria, c. 245 - c. 325) siriar filosofo neoplatonikoa izan zen. Siriako eskola neoplatonikoa sortu zuen. Teologiaz eta teosofiaz hornitu zuen bere filosofia sistema eta neoplatonismoan oinarritu zituen bere lanak.
Janbliko | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Qinnasrin (en) , 245 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | 325 (79/80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Anatolius of Laodicea (en) Porfirio |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Badirudi gaztetatik ezagutu zituela egiptoarren eta kaldearren doktrina esoterikoak. Grekoz idatzi zuen. Haren obraren zati txiki bat baizik ez da gorde eta haren filosofia sistema Proklo V. mendeko filosofoaren idatziei esker da ezaguna. Matematika-obrak ere idatzi zituen. Idazlan nagusiak: Egiptoko misterioak, Pitagorasen bizitza, Protrepticus edo filosofiarako deia, Matematikaren zientzia, Aritmetikaren teologia oinarriak eta Nikomakoren aritmetika.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.