Jana (ibaia)
Jana (errusieraz: Я́на) ekialdeko Siberiako ibaia da, Errusiako Sakhako Errepublika zeharkatu eta Ozeano Artikoko Laptev itsasora isurtzen dena. Lena eta Indigirka ibaien artean dago.
Jana Я́на (ru) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 872 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 71°32′14″N 136°39′11″E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako errepublikak | Jakutia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 238.000 km² |
Ur-emaria | 925 m³/s |
Bokalea () | Yana Bay (en) |
Geografia
Bi ibaion bilgunean sortzen da: Sarlang (hegoaldetik dator) eta Dulgalakh (hego-mendebaldetik). Berez 872 kilometro luze bada ere, Sartangekin batera 1.490 kilometroko ibilbidea osatzen du. Arroak 238.000 kilometro koadroko eremua du. Ahoa Laptev itsasoan du: bertan, 10.200 kilometro koadroko delta erraldoia eratzen du.
Janaren ertzeko hiri nagusiak Verkhoiansk, Batagai, Ust-Kuiga eta Nizhneiansk dira.
Hidrometria
Janaren emaria 1972-1999 bitartean neurtu da Ubileinaian (itsasoratu baino 157 km lehenago)[1]. Gune horretan, drainatutako eremuak 224.000 km² ditu, arro osoaren % 94. Emari handiena ekainean du (4.298 m³/s), izotz urtzearen ostean, eta txikiena martxoan (0,66 m³/s). Urritik maiatzera edo ekainera arte izozturik egoten da. Verkhoiansk aldean, esaterako, 70-110 egunez erabat izozturik egoten da eta 220 egunez zati batean.
Janaren batezbesteko emariak (m³/s), Ubileinaian neurtuak
Datuak: 1972 eta 1999 artean