Jan Wildens
Jan Wildens edo Jan van Wildens (Amberes, 1586 – 1653ko urriaren 16) Flandriako barrokoko margolaria eta marrazkilaria. Bere lan nagusiak paisaiak eta genero-eszenak izan ziren. Rubens margolari ospetsuaren laguntzailea izan zen. Bere lan gehienak beste margolariekin batera egin zituen.[1]
Jan Wildens | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anberes, 1586 |
Herrialdea | Habsburg Netherlands |
Heriotza | Anberes, 1653ko urriaren 16a (66/67 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria Stappaert (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Anberes eta Italia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Anberesko San Lukas artista elkartea |
Mugimendua | Barrokoa |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Biografia
Peter Verhulst margolariarekin ikasi zuen. Wildens 1604an Ambereseko San Lukas gremioan sartu zen maisu gisa. Lehenengo garaian beste margolarien eragina bere lanetan nabaria izan zen: Jan Brueghel Zaharra, Adriaen van Stalbent, Joos de Momper eta Gillis van Coninxloo. 1613an Italiara joan zen eta hurrengo urtean han hamabi grabatuen bilduma plazaratu zuen. Erroman Paul Brilen estilo berritzailea ezagutu zuen. 1616 inguruan, berriro ere Amberesen, Peter Paul Rubensen kolaboratzaile bihurtu zen; bere lan nagusia paisaiak eta gai historikoa zuten margolanen hondoko paisaiak egitea zen. Rubens eta Wildens lagunak izan ziren eta, Wildens ezkondu zenean, Rubens bere aitapontea izan zen; ondoren ere Rubens Helena Fourment-ekin ezkondu zen, Wildensen hiloba politikoa, alegia. Ondoren ere Wildensek beste margolari askorentzako paisaiak margotu zituen, besteak beste, Jacob Jordaens, Frans Snyders, Cornelis Schut, Abraham Janssens, Cornelis de Vos, Gerard Seghers eta Theodoor Rombouts. Izan zuen arrakasta ikusita bere ere paisaiak margotzera animatu zen. Dena dela, Wildensen lan gehienak beste margolarien lanetan aurkitu behar ditugu; horietako asko Andries Stock, Hendrick Hondius eta Jacob Matham irarleek estanpak moduan plazaratu zituzten.[2]
Iruditegia
- Erromesen tokia arroken paisaian
- Erregeren zaldunekin eta ijitoekin paisaia
- Neguko ehizaren eszena
- Noli-me-Tangere
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Wildens |
- (Ingelesez):Jan Wildens Nationale Bibliotheek van Nederland.