Jan Piarre Soudre
Jan Piarre Soudre Gabarrus, ezizenez Larreko edo ezizen bera zuen Pablo Fermin Irigarairengandik bereizteko Ixtilarte-Larreko (Senpere, 1924ko irailaren 12 – 2013ko otsailaren 7a[1]) bertsolaria izan zen, lanbidez laboraria.[2]
Jan Piarre Soudre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Senpere, 1924ko irailaren 12a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Lapurdi, 2013ko otsailaren 7a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta nekazaria |
Izengoitia(k) | Larreko eta Ixtilarte-Larreko |
Biografia
Sei neba-arrebaren artean zaharrena da;[3] Senpereko Ibarrun auzoko Ixtilartean bizi da. Lanbidez laboraria da eta oinarrizko ikasketak ditu. Matxin Irabolaren familiarekin harreman estuak izan ditu.
1958ko irailaren 25ean Mari Kattalin Iriart saratarrarekin ezkondu zen.[4] Sei seme-alaba izan dituzte: Tiburzio, Terexa, Josep, Paxkal, Filipe eta Pettan.
Lanak
Bertsu jarriak egin izan ditu; 100 bat bertso sorta bildu zaizkio eta batez ere Senpereri eta bere lagunei buruzkoak dira;[5] Senpertarrak gare herriko himnoaren egilea da. Liburu bat argitaratu diote:
- Nere pertsuxkak, 1992.
Gaztetan antzezlan bat ere idatzi zuen, Manexen tratua.[6]
Sariak
Hauexek dira saritu dituzten Soudreren bertso batzuk:
- Senpere, 1954an Euskaltzaleen Biltzarrak saritua.
- Arotzen manerez, urte berean ohorezko aipamena.
- Axular-i, 1956an Herria aldizkariak saritua.
Omenaldiak
Senperen bi omenaldi egin dizkiote, 1992an eta 1997ko martxoaren 9an.
Erreferentziak
- Jean-Pierre Soudre 'Larreko' bertsolaria hil da. 2023ko otsailaren 7a. Berria.info
- Euskaraz horrela idazten du Beñat Soulék bere Ipar Euskal Herriko bertsolariei buruzko lanean. Frantsesez Jean-Pierre Soudre.
- Franck Dolosor: Senperetik Senpererat, begirada bat XX. mendeari. Elkar, 2009. Ikus 8.or.
- Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 227-229. or.
- Biba Senpertarrak bertsoa Bertsulari.com webgunean.
- Piarres Lartzabalen hitzaldia Klasikoen Gordailuann.