Jan Lenica
Jan Lenica (Poznań, Polonia, 1928ko urtarrilaren 4a - Berlin, Alemania, 2001eko urriaren 5a) poloniar marrazkilaria izan zen.
Jan Lenica | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Poznań, 1928ko urtarrilaren 4a |
Herrialdea | Polonia |
Heriotza | Berlin, 2001eko urriaren 5a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Powązki Military Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Alfred Lenica |
Ezkontidea(k) | Teresa Byszewska (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Warsaw University of Technology (en) |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kartelgilea, margolaria, diseinatzaile grafikoa, animatzailea, unibertsitateko irakaslea, posta zigilu diseinatzailea, film-zuzendaria, diseinatzailea, eszenografoa, arkitektoa, artista grafikoa, ilustratzailea, artista bisuala, errealizadorea eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Polonia |
Enplegatzailea(k) | Berlin University of the Arts (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Alemaniarrek Polonia hartu zutenean, herrialdearen iparraldera alde egin zuen, baina preso hartu zuten, eta kontzentrazio-esparru batean egon zen zenbait astez. 1945ean zenbait marrazki bidali zituen Szpilki aldizkari satirikora. Marrazkiak egiteaz gainera, musika-ikasketak bukatu zituen. Ondoren, eskola politeknikoan hasi zen arkitektura ikasten, eta bien bitartean, testu kritikoak idatzi zituen, grafismoari eta karikaturari buruz; garai horretan egin zuen lehenengo erakusketa, eta Szpilki aldizkariko zuzendari artistiko bihurtu zen. Film Polski etxeko kartelak egiteko kontratua izenpetu zuen, eta aipatzekoak ditu La Strada (1956), Il Bidone (1957) eta Ifigenia (1962) lanetarako egin zituenak. Horrez gainera, erakusketa-standetarako dekorazioak osatu zituen. Animazio-zinemak erakarrita, Walerian Borowczykekin batera, hiru filmetako saila osatu zuen: Bazen behin (1957), Etxea (1958, Bruselako nazioarteko erakusketako film esperimentalen sari nagusia) eta Sentimendu sarituak. Lenicak, bestalde, hainbat animazio-lan egin zituen bere aldetik, eta collage teknika erabili zuen. 1963. urtetik aurrera, Parisen hartu zuen bizilekua. Garai horretan, ordura arteko estiloa utzi eta grafismo uhinduna landu zuen, indar handikoa eta dekorazioaren beharrik izango ez zuena. Gounoden Fausto operarako egin zuen kartelak (1963) eta Wozzeckerako egin zuenak erakusten dute marrazteko era berri hori. Azken lan hori, arte horren adierazkortasunaren ikurtzat hartzen da, gaur egun.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Lenica |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.