Jan Fyt

Jan Fyt (Anberes, 1611ko martxoaren 15a - ib., 1661eko irailaren 11) flandriar margolaria izan zen, Flandrian izadi hilak margotzen zituzten margolari barrokoen artean mailarik gorena izan zuena. Snydersen ikasle zen, eta Europan zehar egin zituen bidaietatik ere asko ikasi zuen. Ehizari buruzko margolanak egin zituen batez ere, eta aipatzekoa da zakurrak irudikatzen zuen trebetasuna (Animalien arteko borroka, Madril; Indioilar hila, Rotterdam). Rubensek eta Jordaensek, adibidez, laguntza eskatu zioten beren margolanetako animaliak margotzeko. Margoen bizitasuna eta ugaritasuna dira Fyten margolanen ezaugarri nagusiak.

Jan Fyt
Fitxategi:Baliorik ez
Bizitza
JaiotzaAnberes, 1611ko martxoaren 15a
HerrialdeaHegoaldeko Herbehereak
HeriotzaAnberes, 1661eko irailaren 11 (50 urte)
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Anberes
Paris
Venezia
Florentzia
Erroma
Napoli eta Anberes
Lan nabarmenak
KidetzaBentvueghels
Anberesko San Lukas artista elkartea
MugimenduaFlemish Baroque painting (en) Itzuli
Genero artistikoaizadi hila
Zakur handia, ipotxa eta umea (1652)

Erreferentziak

    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Fyt Aldatu lotura Wikidatan
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.