Jan Battitt Larralde

Jan Battitt Larralde Etxeberri[1] (Hazparne, Lapurdi, 1804ko urtarrilaren 26 Donibane Lohizune, Lapurdi, 1870eko martxoaren 21), Lapurdiko bertsolaria izan zen.[2]

Jan Battitt Larralde
Bizitza
JaiotzaHazparne, 1804ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Lohizune, 1870eko martxoaren 21a (66 urte)
Familia
AitaBeñat Larralde
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakmedikua, bertsolaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 837
Artikulu hau mediku bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larralde».

Biografia

Bere aita Beñat Larralde Bordaxuri ere bertsolaria izan zen; ama Mari Etxeberri (hazpandarra) zuen. Beste Bordaxuri ere, Martin Larralde, familiakoa zen.

Medikuntza ikasi zuen eta osagilea izan zen Donibane Lohizunen.[3]. Urte luzez Lore Jokoetan esku hartu zuen.

Lanak

Bertsoak idatzi zituen, batez ere aitarekin. Harenak dira, besteak beste, Lore Jokoetan saritutako hauek:

  • Herriko besta (1856). Urruñan lehen saria.
  • Eskualdunak (1858). Urruñan ohorezko aipamena.
  • Ama haurra sehaskan lohakartzen (1859). Urruñan lehen saria.
  • Xori ohantzea (1860). Urruñan ohorezko aipamena.
  • Gizon sobrea eta edalea (1860). Ohorezko aipamena.
  • Bioleta (1862). Urruñan ohorezko aipamena.
  • Xorinoa Kaiolan (1863). Urruñan ohorezko aipamena.
  • Muthil zaharra (1864). Saran lehen saria.
  • Eria ezagutzaz betea errexinoletarrentzat (1865). Saran ohorezko aipamena.
  • Biolchoa bertsoa hil ondoren argitaratu zen, 1896an.

Erreferentziak

  1. Euskaraz horrela idazten du Beñat Soulék Ipar Euskal Herriko bertsolariei buruzko bere lanean; Piarres Xarritonek Battitta erabiltzen du. Frantseserako sortutako grafian Jean-Baptiste.
  2. Ezizen finkorik izan gabe, batzuetan hirugarren Bordaxuri gisa agertzen da eta beste batzuetan Dr. Larralde. Adibidez Koplari zenbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk Piarres Xarriton eta Patri Urkizuren lanean.
  3. Soulé, Beñat.- Neurtizlari bertsulari Iparraldez. Bilbao : Erroteta, 2011. ISBN 978-84-92413-93-5. orr.40-41

Ikus, gainera

Kanpo loturak

 Egilea:Jan Battitt Larralde

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.