Jamot Enea etxea
Jamot Enea etxea Lezon dagoen XVII. mendeko eraikina da, Done Jakueren ibilbide kulturalak zeharkatzen duen Lezoko kale Nagusiko 16. zenbakian kokatzen dena. Izena 1582. urtean frantsesen aurkako itsas-batailan garaile irten zen Lezoko Joanot kapitainarekin, Villaviciosatarren leinukoa, du zerikusia[1].
Jamot Enea etxea | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Lezo |
Koordenatuak | 43°19′18″N 1°53′57″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea - |
Arkitektura | |
Estiloa | Barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 3 |
Ezaugarriak
![](../I/Lezo_-_Jamot_Enea_2.jpg.webp)
Etxeak bi isurkiko estalia du eta teilatu gailurra fatxada nagusiarekiko paraleloa da. Oinplanoa laukizuzena da eta beheko solairuaz gain beste bi ditu.
Lehenengo solairuan hiru bao daude, erdikoa karelduna eta albokoak erlaizdunak, eta bigarrenean beste hiru, tamaina berekoak eta erlaizdunak. Goiko bi solairuen artean XVI. mendeko armarri obalatua dago, ohorezko bi kantoi dituenak.
Behe solairuko sarbide inguruak eta lehen eta bigarren solairuak harlanduzkoak dira eta beste guztia harlangaitzezkoa[2].
Ondarea
Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].
Erreferentziak
- Lezoko Hirigune Historikoa birgaitzeko plana. .
- (Ingelesez) «Lezo: ondarea eta hiri garapena. Lezoko historia urratsez urrats 5» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
- «Jamot Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |