Jamnia

Jamnia (Jabne eta Jabneel ere bai) Mediterranio itsasbazterreko hiria, Jope (edo Jaffa) hiriaren hegoaldera. Filistiarren hiria izan zen, eta Judaren tribuari esleitu zioten[1]. Uzias erregeak okupatutako eta suntsitutako hiri filistiarretako bat izan zen.

Makabearren I. liburuan lautada batean kokatuta dagoela aipatzen da[2][3], baina bigarren liburuak dio makabearrek portua eta ontziak erre zituztela, eta suteak eragin zuen argia Jerusalemetik ikusi zela[4]. Plinio Zaharrak Axdod (latinez Azotus) eta Jope (Jaffa) artean kokatzen du, eta Gazako, Axdodeko eta Axkelongo itsas artsenala[5] zela dio[6]. Eusebio Zesareakoak Diospolis (gaur egun Lod edo Lydda) eta Axdod (Azotus) artean kokatzen du[7].

Kaligularen garaian, juduen matxinada lehertu zen hiria izan zen. Gero zabaldu egin zen, enperadoreak Jerusalemgo tenplua profanatu nahi izan zuenean, nahiz eta Herodes Agripa II.ak asmoa kendu. Matxinada lehertu zen, Kapito dirubiltzaile erromatarrak enperadoreari aldarea egin nahi izan zionean, hirian jentil gutxi batzuk zeudela aprobetxatuz, eta judu gehienen matxinada eragin zuen, aldarea suntsitu baitzuten.

Haren aurriei gaur egun Yebna edo Yavne deitzen zaie, eta kostatik gertu dagoen muino txiki bat dira (5 km ingurura); itsasertzean, berriz, portu bat zegoen. Hiriaren eta portua lotzeko, erromatarrek zubi bat eraiki zuten Nahr al-Rushbia izeneko tokian, eta oraindik ere horren hondakinak daude.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Smith, William. (1873). Dictionary of Greek and Roman Geography: 2: Iabadius-Zymethus. Murray (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  2. «1 Makabearrak 5,55-62 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  3. «1 Makabearrak 15,37-41 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  4. «2 Makabearrak 12,1-9 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  5. Itsas armadako artsenala establezimendu industrial bat da, itsasoarekin komunikazio zuzena edo erraza duen lekuan kokatua, non gerraontziak eraiki, kontserbatu, gaitu, konpondu eta hornitzen baitira.
  6. «Plinio Zaharra, Historia Naturalis V, 13, 68» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  7. (Gaztelaniaz) JAMNIA (JABNEH), CONSEJO DE. El concepto del Concilio de Jamnia es… – Diccionario Moderno de la Biblia. (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.