Jamillia
Jamillia Star Wars film sagako unibertsoan, Padmé Amidalaren ondorengoa izan zen Naboo planetako erregina hautatu bezala. Bere aurrekoa bezala, bera, benetakoa eta solemnea da, Padme bere agintaldian bezain gaztea ez zen arren.
Jamillia | |
---|---|
Star Warsen unibertso hedatua | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | |
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | emakumezkoa |
Garaiera | 157 cm |
Jarduera | monarka |
Jamillia erreginak, Padmeri, Nabooko herriari zerbitzatzen jarraitzeko eskatu zion. Berak erretiratzeko eskubidea zuen arren, Padmek, Jamilliaren proposamena onartu zuen eta Naboo planetako ordezkaria bihurtu zen Senatu Galaktikoan. Jamillia pertsonalki arduratuta zegoen Padmeren segurtasunagatik krisi separatistan zehar, eta bere presentzia Naboon ezkutatzen lagundu zuen senatari gaztea bere ustezko hiltzaileengandik ezkutatzen ari zenean.
Unibertso hedatua
Krisi separatistan, milioika hiritar leialek ihes egin zuten euren planetak Errepublikatik banatzen ari ziren bitartean. Coruscant, multzoketa eta istiluen ondorioz inmigrazioa mugatzen hasi zenean, Erdiko Zirkuluko planetek euren mugak ireki zituzten. Jamilliak, gobernari errukitsua zena, Nabooko inmigrazio arauak arindu zituen errefuxiatuen sarrera masiboa onartzeko.
Jamilliak, Amidalak erabiltzen zituen ikurretako asko zeramatzan. Zuriz margoturiko bere aurpegia, edertasun marka simetriko berberekin eta beheko ezpaina banatzen zuen "oroimenaren orbana"rekin. Jamillia erreginaren doinuak, bere sustraiak, Nabooko hegoaldeko eskualdeetan zituela adierazten zuen.