Jamil Mahuad

Jorge Jamil Mahuad Witt (Loja, Ekuador, 1959ko uztailaren 29a) ekuadortar politikaria, enpresaburua eta legegizona da.

Jamil Mahuad

Ekuadorko presidente

1997ko abuztuaren 10a - 2000ko urtarrilaren 21a
morat (en) Itzuli - Gustavo Noboa

Quitoko alkate

1996ko abuztuaren 10a - 1998ko abuztuaren 10a

Quitoko alkate

1992ko abuztuaren 10a - 1998ko abuztuaren 10a
Rodrigo Paz (en) Itzuli - Roque Sevilla (en) Itzuli
diputatu

1986, 1990 - 1988, 1992
Bizitza
JaiotzaLoja (Ekuador), 1949ko uztailaren 29a (74 urte)
Herrialdea Ekuador
 Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaJohn F. Kennedy Gobernu Eskola
Pontificia Universidad Católica del Ecuador (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, Funtzionarioa eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Popular Democracy (en) Itzuli

Biografia

Harvard Unibertsitatean jurisprudentzia ikasi zuen, eta Enpresen administrazioko lizentziadun egin zen.

1982an Herri Demokrazia alderdian sartu zen Osvaldo Hurtado Ekuadorreko presidente ohiaren eskutik. Bi urtean Laneko ministro izan zen, eta 1982-1984 bitartean egon zen kargu horretan. 1984an diputatu hautatu zuten, eta León Febres Cordero presidente berriaren oposizioan egon zen.

Herri Demokraziako presidente hautatu zutelarik, 1988an lehendakaritzarako hauteskundeetan aurkeztu zen, eta bosgarren lekua hartu zuen. Emaitza horien ondorioz beka bat onartu zuen J. F. Kennedy Gobernu Eskolan ikasteko. 1990ean itzuli zen bere herrialdera, eta berriz ere diputatu hautatu zuten.

1992an Quitoko alkatetzarako aurkeztea erabaki zuen, eta hautatu egin zuten, baita 1996ko hauteskundeetan ere. Kargu horretan egon zen bitartean, ordea, lehendakaritzara iristeko prestatu zen. 1997an burutik beherakoak jo zuen, eta gorputzaren ezkerreko aldea elbarrituta geratu zitzaion. Baina, gaixotasuna larria bazen ere, hartatik ateratzea lortu eta 1998ko hauteskunde orokorretan hautagai izatea onartu zuen. Hauteskundeetan garaile izan zen, botoen % 51 eskuratuta. Hauteskunde haietan bigarren gelditu zen, eta hauteskundeetan iruzurra izan zela salatu zuten, baina emaitzak horretan gelditu ziren, eta Mahuad lehendakari izendatu zuten.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.