Jamestown
Jamestown 1607. urtean ingeles kolonizatzaileek gaur egungo Estatu Batuetan sortu zuten lehen hirigunea da, gaur egungo Virginiako estatuan. James ibaiaren bokaleko uharte batean dago. Indiarrek tabakoa lantzen erakutsi zieten kolonoei, eta hura izan zen alde hartako ekonomia-alor nagusia luzaroan. Suak hiru aldiz hartu zuen hiria XVII. mendean, eta Jamestownetik Williamsburgera eraman zuten Virginiako gobernua. Jamestown XIX. mendean uharte bilakatu zen; ordu arte penintsula zen. Gaur egun ondare historiko gisa gordea dago eta ezponda bat eraiki dute uraren higaduratik babesteko. Parke Historiko Koloniala eratzen dute gaur egun Jamestownen aztarnak.
Jamestown | |
---|---|
Itsasontzi bat bere kaian Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Kolonia | Hamahiru Koloniak |
Crown colony | Colony of Virginia |
Koordenatuak | 37°12′33″N 76°46′39″W |
Historia eta erabilera | |
1622ko sarraski indigena | 1622ko martxoaren 22a |
Izenaren jatorria | Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa |
Arkitektura | |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.