James ibaia (Virginia)
James ibaia Ameriketako Estatu Batuetako isurialde atlantikoan dagoen kostaldeko ibai garrantzitsu bat da, Virginia estatuan osorik dagoena. James ibaia Allegheny mendietan jaiotzen da Cowpasture eta Jackson ibaien bat egiten dutenean eta orokorrean ekialderantz doa Hampton arradeko Chesapeake badian isurtzen den arte.
James ibaia (Virginia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 560 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°47′04″N 79°46′33″W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Virginia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 57.020 km² |
Arro hidrografikoa | James River drainage basin (en) |
Bokalea () | Chesapeake badia |
Ibaiak 560 km-ko luzera du, [1] 715 km-raino hedatzen dena Jackson ibaia kontuan hartzen bada, bere bi iturrietatik luzeena [1] eta 27 020 km²-ko arroa drainatzen du, gutxi gorabehera % 4 ur zabalekoa eta 2,5 milioi biztanle dituena (2000). Estatu Batuetako 12. ibairik luzeena da, oso-osorik estatu bakar bat zeharkatzen duena.
Bere izena 1607an aurkitu zutenean Ingalaterra gobernatzen ari zen James I.a erregearengandik dator. Jamestown hiria ere bere omenez izendatu zuten urte hartan bertan sortu zenean. Aurretik, bertakoek Powhatan ibaia deitzen zioten.
Erreferentziak
- U.S. Geological Survey. National Hydrography Dataset high-resolution flowline data. The National Map, accessed April 1, 2011
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Chesapeake Bay Program Watershed Profile: James River
- (Ingelesez) Heritage of the James River, talk by Ann Woodlief at James River Symposium, 1995
- (Ingelesez) James River Association
- (Ingelesez) James River During the Civil War in Encyclopedia Virginia