James Taylor

James Vernon Taylor (Boston, Massachusetts, 1948ko martxoaren 12a) estatubatuar kantautore eta gitarrista da. 1970eko hamarkadaren hasierako folk rock musikaren ordezkari aipagarrienetako bat izan zen.

James Taylor

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Vernon Taylor
JaiotzaBoston, 1948ko martxoaren 12a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua
Familia
AitaIsaac M. Taylor
AmaGertrude Arline Woodard
Ezkontidea(k)Carly Simon  (1976 -  1983)
Kathryn Walker (en) Itzuli  (1985eko abenduaren 14a -  1996)
Caroline "Kim" Smedvig (en) Itzuli  (2001eko otsailaren 18a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMilton Academy (en) Itzuli
Chapel Hill High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, musikaria, idazlea, gitarra-jotzailea, estudioko musikaria, abeslaria, kantugilea eta musikagilea
Jasotako sariak
InfluentziakWoody Guthrie
Genero artistikoapop rock
folk rock
countrya
soft rock
jazz-funk (en) Itzuli
rock
Musika instrumentuagitarra
aho-soinua
sets of free reeds (en) Itzuli
ahotsa
musical keyboard (en) Itzuli
organoa
DiskoetxeaWarner Bros. Records
Apple Records (en) Itzuli
Capitol Records
Columbia Records
EMI
Sony Music
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

jamestaylor.com
IMDB: nm0852510 IBDB: 77904
Facebook: JamesTaylor Twitter: JamesTaylor_com Instagram: jamestaylor_com MySpace: jamestaylormyspace Youtube: UCrbbXRLgMFYYCHPpregTcyQ Souncloud: jamestaylorofficial Spotify: 0vn7UBvSQECKJm2817Yf1P iTunes: 207815 Musicbrainz: 107d0c22-d051-4d98-8206-4e14de02132a Songkick: 431970 Discogs: 262944 Allmusic: mn0000204386 Deezer: 2961 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Musikari familia batean hazi eta hezia, The Flying Corsayers taldea sortu zuen anaia Alexekin gaztetan. Gero, 1966an,The King Bees taldeko kide izan zen. 1968an disko bat plazaratu zuen Apple Records etxearekin, Paul McCartney ezagutu ondoren, eta 1970ean, Carole Kingen babespean, Sweet Baby James grabatu zuen. Azkeneko disko horrek arrakasta handia izan zuen, eta musikari ezagun bihurtu zuen mundu osoan. Gero, baina, heroinarako atxikimenduak eta maizko depresioek eten egin zuten bere karrera, eta dena bertan behera utzi eta erietxean egon behar izan zuen denboraldi batez.

1971n Mud Slide Slim And The Blue Horizon diskoa Estatu Batuetako eta Britainia Handiko disko salduenen zerrendako bigarren eta laugarren lekura iritsi zen hurrenez hurren. Urtebete geroago, 1972an, Carly Simon abeslariarekin ezkondu zen, eta Mockingbird singlea grabatu zuen harekin batera 1974an. 1975ean Gorilla plazaratu zuen, eta 1976an CBS disko-etxearentzat grabatzen hasi zen. 1978an Grammy saria irabazi zuen Handy Man abestiarengatik, eta urtebete geroago Flag diskoa argitaratu zuen.

1980ko hamarkadan gutxiago grabatu zuen, baina That's Why I'm Here (1985) eta Never Die Young (1988) bezalako ekarpen gogoangarriak egin zituen. 1991n New Monn Shine grabatu zuen eta 1992an kontzertu bat, zuzenean, Live izenburupean argitaratua hurrengo urtean. 2009. urtean Funny People filmean agertu zen.

Diskografia

  • James Taylor (1968)
  • Sweet Baby James (1970)
  • James Taylor and the Original Flying Machine (1971) — 1966–1967 bitartean grabatua.
  • Mud Slide Slim and the Blue Horizon (1971)
  • One Man Dog (1972)
  • Walking Man (1974)
  • Gorilla (1975)
  • In the Pocket (1976)
  • Greatest Hits (1976)
  • JT (1977)
  • Flag (1979)
  • Dad Loves His Work (1981)
  • That's Why I'm Here (1985)
  • Never Die Young (1988)
  • New Moon Shine (1991)
  • LIVE (1993)
  • Best LIVE (1994)
  • Hourglass (1997)
  • Greatest Hits Volume 2 (2000)
  • October Road (2002)
  • The Best of James Taylor (2003)
  • James Taylor: A Christmas Album (2004)
  • One Man Band (2007)
  • Covers (2008)
  • Other Covers (2009)

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Taylor Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Massachusetts
Artikulu hau Massachusettsko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.