James Stewart
James Maitland Stewart, (Indiana, Pennsylvania, 1908ko maiatzaren 20a - Los Angeles, Kalifornia, 1997ko uztailaren 2a), ezagunagoa James Stewart izenaz, aktore estatubatuarra izan zen.
James Stewart | |
---|---|
(1948) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Maitland Stewart |
Jaiotza | Indiana (Pennsylvania), 1908ko maiatzaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Beverly Hills, 1997ko uztailaren 2a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua bihotz-biriketako geldialdia Biriketako Tronboenbolismoa Tronbosia |
Familia | |
Ama | Elizabeth Ruth Stewart |
Ezkontidea(k) | Gloria Hatrick McLean (1949 - 1994ko otsailaren 16a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mercersburg Academy (en) 1928) Princeton University School of Architecture (en) (1928 - 1932) : Arkitektura |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, ofizierra, hegazkinlaria, karaktere aktorea, telebista zuzendaria, gidoilaria, militarra, antzerki aktorea, poeta, ahots-aktorea, film-zuzendaria eta aktorea |
Altuera | 191 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Westerna |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada United States Army Air Corps (en) Air Force Reserve Command (en) United States Army Air Forces (en) |
Gradua | brigada-jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra Vietnamgo Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Presbiterianismoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
jimmy.org | |
| |
Bere ibilbidean zehar, nagusiki, AEBetako kultura herrikoian sustraitua dagoen estatubatuar gizaseme arruntaren papera antzeztu zuen, zintzoa eta zuzena, oztopoen aurrean kikiltzen ez zena eta betiere bizitza[1] nahiz arriskuen aurrean aurrera egiten saiatzen zena. Bestalde, eta batez ere western generoetako filmetan, cowboy bakarti eta ibiltariaren papera antzeztu zuen, gaizkileei bakar-bakarrik aurre egiten zien heroi beldurkaitza.
Biografia
Pantailan bere izaera zela eta famatua[2], bere karreran zehar film klasiko batzuetan hartu zuen parte. Bost aldiz Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariarako hautagaia izan zen, behin irabaziz, eta bere karrera dela eta Ohorezko Oscar Saria ere lortu zuen. Bigarren Mundu Gerran karrera militarra egin zuen Estatu Batuetako Aire Armadan non Brigadier Jenerala izatera ailegatu zen.
Aktorearen lehen asmoa arkitekto izatea zen, azkenean antzerki-talde batean hartu zuen parte, eta Henry Fondarekin eta Margaret Sullavanekin egin zuen bat bertan. Bere filmeen artean, beteak beste, El hombre que sabia demasiado (1956), La ultima bala (1957), Vertigo (1958) eta Anatomia de un asesinato (1959) dira aipagarrienak.
James Maitland Stewart 1908.eko maiatzaren 20an jaio zen Indianan (Pennsylvania, AEB). Stewarten lehen asmoa arkitekto izatea zen, baina Joshua Loganekin egin zuen topo eta University Players antzerki-taldean hartu zuen parte. bertan ezagutu zituen Stewartek, besteak beste, Henry Fonda eta Margaret Sullavan. Geroago New Yorkera joan zen Fondarekin batera, eta Broadwayn hasi zen lanean. Bertan egindako lanek kritika oso onak izan zituen.
Stewartek Metro-Goldwyn-Mayer etxeak antolatutako proba batzuetan hartu zuen parte, eta 30.eko hamarkadan kontratua lortu zuen produkzio-etxe garrantzitsuarekin. The Murder Man (1935) filmarekin egin zuen debuta aktoreak, eta urtebete geroago zortzi filmetan hartu zuen parte Stewartek. Horien artean, aipatzekoak dira Nacida para la danza (1936), Rose Marie (1936), Next Time We Love (1936) eta Ella, el y Asta (1936).
James Stewart Hollywoodeko izar handi bilakatu zen Vive como quieras (1938) Frank Capra zuzendariaren filmean lan egin zuenean. Hortik aurrera, film ugari egin zituen aktoreak, eta 30.eko hamarkadako azken urteetan Arizona (1939), El lazo sagrado (1939), En este mundo traidor (1939) eta Caballero sin espada (1939) filmen protagonista izan zen. Azken horrekin, gainera, Oscar sarietarako izan zen izendatua.
40ko hamarkadan Bigarren Mundu Gerran hartu zuen parte Stewartek, eta jeneral kargua lortu zuen. Horren ondorioz, garai hartan ez zituen hainbeste film egin. Hala ere, bere ibilbideak etena izan zuen arren, oso ospetsu egin zen urte haietan Stewart. Armadan sartu aurretik The Mortal Store (1940), El bazar de las sorpresas (1940), No puedo vivir sin ti (1941) eta Historias de Filadelfia[3] (1940) pelikulak filmatu zituen. Azken film horretan Cary Grantekin eta Katharine Hepburnekin egin zuen lan Stewartek, eta gizonezko aktore onenaren Oscar saria lortu zuen.
Bost urtetan zineman lan egin barik egon ondoren, gerraostean egin zuen lehen filma It's a Wonderful Life ("Bizitza Zoragarria Da", 1946) izan zen. Frank Capraren film horrekin Oscarretarako izendatu zuten berriro ere Stewart.
1940 eta 1950eko hamarkadak oso garrantzitsuak izan ziren aktorearentzat. Garai hartan egindako lanekin zinearen historian sartu zen Stewart: Yo creo en ti (1948), La soga (1948), The Stratton Story (1949), Harvey (1950), Winchester '73 (1950), Bend of the River (1952), El mayor espectaculo del mundo (1952), Colorado Jim (1953), Bahia negra (1953), Musica y lagrimas (1954), Rear Window ("Atzealdeko Lehioa", 1954), The Far Country (1955), The Man from Laramie ("Laramieko Gizona", 1955), The Man Who Knew Too Much ("Gehiegi Zekien Gizona", 1956) , La ultima bala (1957), Vertigo ("Bertigoa", 1958) eta Anatomia de un asesinato (1959) dira bi hamarkada horietako pelikula esanguratsuenak.
1960ko hamarkadan film gutxiago egiten hasi zen Stewart, baina John Fordekin bi western egiteko aukera izan zuen: Dos cabalgan juntos (1961) eta The Man Who Shot Liberty Valance ("Liberty Valance Hil zuen Gizona", 1962). Gainera, How the West Was Won ("Nola Irabazi Zen Mendebaldea", 1962) filmean ere hartu zuen parte Indianako aktoreak.
Mr. Hobbs take a vacation (1962), Take her, She?s mine (1963) eta Dear Briggite (1965)pelikulen protagonista ere izan zen Stewart.
1980ko hamarkadaren hasieran utzi[4] zuen zinemaren mundua aktoreak. 1997.eko uztailaren 2an zendu zen James Stewart Los Angelesen, 89 urte zituela.
Filmografia hautatua
- Destry Rides Again
- The Philadelphia Story
- Mr. Smith Goes to Washington
- Destry Rides Again
- The Shop Around the Corner
- It's a Wonderful Life
- Broken Arrow
- Winchester '73
- Bend of the River
- The Naked Spur
- Rear Window
- Bend of the River
- The Man from Laramie
- The Spirit of St. Louis
- The Man Who Knew Too Much
- Vertigo
- The Man Who Shot Liberty Valance
- The Shootist
- Anatomy of a Murder
- Harvey
- Rope
- Firecreek
- The Flight of the Phoenix
- Shenandoah
- How the West Was Won
- The Big Sleep
Oscar Sariak
- 1940 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - Mr. Smith Goes to Washington
- 1941 - Garailea- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - The Philadelphia Story
- 1946 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - It's a Wonderful Life
- 1951 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria- Harvey
- 1960 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria- Anatomy of a Murder
- 1985 - Garailea- Ohorezko Oscar Saria
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «James Stewart: Biografía y filmografía» AlohaCriticón 2016-07-17 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- (Gaztelaniaz) «James Stewart, el actor bonachón que arriesgó su vida por EE.UU.» La Vanguardia 2017-07-01 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- (Gaztelaniaz) Historias de Filadelfia (1940). (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- (Ingelesez) «James Stewart, the Hesitant Hero, Dies at 89 (Published 1997)» The New York Times 1997-07-03 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
Kanpo estekak
- James Stewart aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- https://www.alohacriticon.com/cine/actores-y-directores/james-stewart/
- https://www.nytimes.com/1997/07/03/movies/james-stewart-the-hesitant-hero-dies-at-89.html?searchResultPosition=3
- https://www.lavanguardia.com/cultura/20170702/423780292975/james-stewart-actor-bonachon-jugo-vida-estados-unidos.html
- https://www.filmaffinity.com/es/film567410.html
Artikulu hau Pennsylvaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |