James Peebles
Phillip James Edwin Peebles (Winnipeg, Ontario, Kanada, 1935eko apirilaren 25a) kanadar kosmologo eta astrofisikaria da. 2019an Fisikako Nobel Saria jaso zuen unibertsoaren bilakaera ulertzeko egindako ekarpenengatik.
James Peebles | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Phillip James Edwin Peebles |
Jaiotza | Winnipeg, 1935eko apirilaren 25a (88 urte) |
Herrialdea | Kanada Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea Manitobako Unibertsitatea Glenlawn Collegiate (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Robert H. Dicke (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Margaret Geller George Lake (en) Weihsueh Albert Chiu (en) Steven D. Phelps (en) Hugues Sicotte (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, astrofisikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Royal Society Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Fisika Elkartea Royal Society of Canada (en) Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Biografia
Manitobako Unibertsitatean graduatu zen 1958. urtean, eta ondoren Princetongo Unibertsitatera aldatu zen, fisikako ikasketak egitera. 1962. urtean amaitu zituen hango ikasketak, eta irakasle-lanetan jardun zuen han, Albert Einstein unibertsitate hartako ikasle zen garaian.
Robert Dicke eta beste zenbait lankiderekin egindako lanen bidez, Big Bangaren ondorengo irrada kosmikoak existitzen zirela ondorioztatu zuen (aurretik Ralph Alpher eta Robert Hermanek iragarri bezala), eta irrada haiek aurkitzen saiatu zen (Arno Penzias eta Robert Wilsonek lortu zuten azkenik). Irrada kosmikoaren ezaugarriei eta galaxien sorrera eta bilakaerari buruz egindako lanengatik da, hain zuzen ere, ospetsua; unibertsoko helio eta beste zenbait gai arinen kopurua kalkulatu zuen, eta big-bang teoria eta behaketa bat datozela erakutsi zuen. Orobat frogatu zuen galaxien haloetan materia ilun ugari dagoela.
Bi liburu idatzi zituen kosmologiari buruz, eta halako eragina izan zuten fisikariengan, ezen kosmologia-fisikaren alor gisa finkatu baitzuten. Azken 30 urteetako kosmologo nagusitzat hartua da. Hainbat titulu eta sari eskuratu ditu bere karreran zehar, adibidez A.C. Morrison saria, Eddington domina, Heineman saria etab.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.