James P. Allison
James P. Allison (Alice, Texas, AEB, 1948ko abuztuaren 7a - ) estatubatuar immunologo bat da. Bere ikerketei esker minbiziaren tratamenduan aurkikuntza berriak egin dira, batez ere minbizirik hilgarrienentzat. Cancer Research Instituteren aholkularitza zientifikoaren batzordeko zuzendaria da. T-zelulen garapen eta aktibazio-mekanismoaren ikerlaria da, tumoreen immunoterapiaren estrategiak garatu ditu eta lehenengo pertsona izan da T-zelularen antigenoen errezeptore proteina-konplexua isolatu duena.[1] 2018an Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuen Tasuko Honjorekin batera.[2]
James P. Allison | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alice (Texas), 1948ko abuztuaren 7a (75 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Texasko Unibertsitatea Austinen Zientziatan graduatua : mikrobiologia Texasko Unibertsitatea Austinen doktoretza : biologia Alice High School (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | immunologoa, unibertsitateko irakaslea eta medikua |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn University of California, San Francisco (en) Scripps Research (en) (1974 - 1977) The University of Texas MD Anderson Cancer Center (en) (1977 - 1984) Memorial Sloan Kettering Cancer Center (en) (2004 - 2012) The University of Texas MD Anderson Cancer Center (en) (2012 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala National Academy of Medicine (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
faculty.mdanderson.org… |
Biografia
Bere gurasoak Albert eta Constance Allison izan ziren. Bere ama hil egin zen, berak 11 urte zituela linfoma baten ondorioz. Geroago, bere anaia batek prostata minbizi bat eduki zuela hil egin zen, baita ere. Unibertsitatera joan zen mikrobiologia ikastera eta 1969. urtean bukatu zuen. Ondoren, Texas de Austin Unibertsitatean doktoretza egin zuen, bere tutorea George Barrie Kitto zela.
Erreferentziak
- James P. Allison, Ph.D.. cancerresearch.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-1).
- James P. Allison eta Tasuku Honjori eman diete Medikuntzako Nobel saria. Berria egunkaria, 2018-10-1, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-1).
Kanpo estekak