James Mooney

James Mooney (Richmond, Indiana, 1861eko otsailaren 10a Washington DC, 1921eko abenduaren 22a) estatubatuar antropologo eta etnografoa izan zen, txerokien artean bizi izan zen hainbat urtez eta amerikar natiboei buruzko hainbat ikerketa argitaratu zituena. [1]

James Mooney

Bizitza
JaiotzaRichmond (Indiana), 1861eko otsailaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWashington, 1921eko abenduaren 22a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, etnografoa eta idazlea

Biografia

1885ean Washingtonen (D.C.) Ameriketako Etnologia Sailarekin harremanetan jarri zen. 3.000 laneko tribu-zerrenda bat osatu zuen. Bere lanik aipagarriena Espirituen dantzaren edo Ghost Dance-ren azterketa etnografikoa izan zen, Estatu Batuetako hainbat indigenen artean zabaldutako mugimendu erlijiosoa, zeinaren kultua 1890ean amaitu baitzen Hego Dakotako Wounded Knee-ren armadarekin liskar odoltsu baten ostean.

Mooney-ren obituarioa JSTOR-en (Academic Journal Online System) eskuragarri dago, American Anthropologist 24, 2. Zk (New Series), orr. 209-214.

Lanak

  • Linguistic families of Indian tribes north of Mexico, with provisional list of principal tribal names and synonyms (1885)
  • The Sacred Formulas of the Cherokees (1885)
  • The Ghost-dance Religion and the Sioux Outbreak of 1890 (1892)
  • Siouan Tribes of the East (1894)
  • Calendar history of the Kiowa Indians (1895)
  • Myths of the Cherokee (1897)
  • Indian missions north of Mexico (1907)

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.