James Lennox Dawson
James Lennox Dawson koronela, VG (1891ko abenduaren 25a - 1967ko otsailaren 15a) Viktoria Gurutzea jaso zuen soldadu bat izan zen, Britainia Handiaren sari handiena.
James Lennox Dawson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tillicoultry, 1891ko abenduaren 25a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Eastbourne, 1967ko otsailaren 15a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Glasgowko Unibertsitatea Alloa Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Dawsonek 5. kamerundar dibisioan sartu zen 1914ko azaroan baina Ingeniari Errealen batailoian sartu zen 1915ko martxoan.
VG jasotzeko meritodun ekintza
23 urte zituen eta 187. konpainiako kaporala zen britainiar armadan, Lehen Mundu Gerran, zegoen hurrengo ekintza gertatu zenean; Loosko guduan, alegia.
1915eko urriaren 13an, Hohenzollerneko Gotorlekuan (Frantzian), gas eraso batean, lubakiak gizonez beteta zeudenean, Dawson kaporalak, etsaiaren suari beldurra izan gabe lubakitik altxatu zen eta bere zulatzaileei argibideak eman zien laguntzeko, baita infanteria gasa zegoen lubakien zatietatik alde egiten laguntzeko. Hiru jaurtigai aurkitu zituen gasa kanporatzen ari ziren bitartean eta bere erriflearekin zuloak egin zituen jaurtigaietan gas guztia kentzeko. Bere balentria ekintza honetan hainbat gizonen bizitzak salbatu zituen. [1]
Geroko bizitza
Erregearen Ingeniarien komisionatu bat bihurtu zen 1916ko abenduan eta 1919an Maior mailarekin desmobilizatua izan zen. Glasgowko unibertsitatean graduatu eta gero Armadaren Ikasketa Gorputzea sartu zen 1920an baina 1931an Indiara mugitu zen.
Aurrerago bizitzan Koronel maila lortu zuen.
Glasgowko Unibertsitateak jaso zuen bere Viktoria Gurutzea Dawson hil eta gero eta gaur egin Hunterian Museoan dago. [2]