James Fitz-Allen Mitchell

Sir James Fitz-Allan Mitchell (Bequia, Grenadinak, 1931ko maiatzaren 15a - ibidem, 2021eko azaroaren 23a) saintvincentar politikaria izan zen. Saint Vincent eta Grenadinetako 2. lehen ministroa izan zen 1984ko uztailaren 30tik 2000ko urriaren 27ra.

James Fitz-Allen Mitchell

(1986)
Prime Minister of Saint Vincent and the Grenadines (en) Itzuli

1984ko uztailaren 30a - 2000ko urriaren 27a
Milton Cato (en) Itzuli - Arnhim Eustace (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBequia (en) Itzuli, 1931ko maiatzaren 15a
Herrialdea Saint Vincent eta Grenadinak
HeriotzaBequia (en) Itzuli, 2021eko azaroaren 23a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNew Democratic Party (en) Itzuli

Trinidad eta Tobagoko Nekazaritza Tropikaleko Ikastetxe Inperialean eta Columbia Britainiarreko Unibertsitatean ikasi zuen. 1966an sartu zen politikan, eta koloniako lehen ministro izan zen 1972tik 1974ra. 1975ean Alderdi Demokratiko Berria sortu zuen. Herrialdeko lehen ministro izan zen 1984tik 2000ra.

Saint Vincent uhartea eta Grenadinak banatzearen aldekoa izan zen, eta, aldi berean, Karibeko herrialdeak gehiago integratzearen aldekoa.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.