James Fenimore Cooper

James Fenimore Cooper (Burlington, New Jersey, AEB, 1789ko irailaren 15a - Cooperstown, New York, AEB 1851ko irailaren 15a) Estatu Batuetako eleberrigile erromantikoa izan zen.

James Fenimore Cooper

Bizitza
JaiotzaBurlington (New Jersey), 1789ko irailaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaCooperstown (New York), 1851ko irailaren 14a (61 urte)
Hobiratze lekuaChrist Churchyard (en) Itzuli
Heriotza modua: zirrosia
Familia
AitaWilliam Cooper
Ezkontidea(k)Susan Augusta Delancey
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, ofizierra, eleberrigilea, haur literatura idazlea eta biografoa
Lan nabarmenak
Genero artistikoaabentura-nobela
ez-fikzioa
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada

IMDB: nm0178126 Allocine: 163272 Allmovie: p216925
Musicbrainz: 614e9332-4516-4bdb-bed9-0d807a71104d Discogs: 463457 IMSLP: Category:Cooper,_James_Fenimore Find a Grave: 228 Edit the value on Wikidata

Biografia

Kolono baten semea zen, eta New York estatuko amerindiarrekin harremanak izan zituen haurtzaroan. Walter Scottek bultzatuta hasi zen idazten. Bere lehenengo eleberriaz (Precaution, 1820) inolako arrakastarik lortu ez zuen arren, bigarrenarekin (The Spy, "Espia", 1821) Estatu Batuetako eta Europako irakurleria bereganatu zuen (Europan bizi izan zen 1826tik 1833ra).

1823tik 1841ra bitartean, Leatherstocking Tales ("Larruzko Galtzerdiaren ipuinak") kontakizun-bilduma eman zuen argitara. Natty Bumpo amerindiarrek jaso eta Larruzko Galtzerdia edo Belatzaren Begia izenez deitzen zuten haurra da bost kontakizun horietako pertsonaia nagusia. Kontakizunek XVIII. mende bukaeran Ingalaterrako eta Frantziako gudarosteen artean izan ziren gatazkak dituzte kontagai.

Bere lan ezagunenak The Last of the Mohicans ("Azken Mohikanoa", 1826), The Prairie ("Zelaia", 1827) eta The Deerslayer ("Orkatz ehiztaria", 1841) dira. 1838. urtean Estatu Batuei buruzko obra kritiko bat idatzi zuen: The American Democrat ("Ameriketako demokrata").

Mark Twainen eta Edgar Allan Poeren mailako idazleek haren estiloaren sinpletasunari kritikak egin bazizkioten ere, Cooper da Estatu Batuetako lehen urteetako giroa islatzen jakin duen idazle hoberenetako bat.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Fenimore Cooper Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.