James Chiona

James Chiona (Bandawe, 1924Chiradzulu, 2008ko abuztuaren 18a) malawiar elizgizona izan zen.

James Chiona
Artzapezpiku katolikoa

1967ko azaroaren 29a - 2001eko urtarrilaren 23a
Jan Theunissen - Tarcisius Gervazio Ziyaye (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Blantyre (en) Itzuli
apezpiku tituludun

1965eko urtarrilaren 11 -
Elizbarrutia: Bacanaria (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1965eko urtarrilaren 11 -
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Blantyre (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMalawi, 1924
Herrialdea Malawi
HeriotzaChiradzulu (en) Itzuli, 2008ko abuztuaren 18a (83/84 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza

1924an jaio zen Bandawen eta 1954ko irailaren 12an apaiztu zen[1].

1965ean Vatikanoko II. kontzilioko laugarren saioan parte hartu zuen[1].

1965eko urtarrilaren 11n Paulo VI.a aita santuak Blantyreko apezpiku laguntzaile eta Bacanariako apezpiku titular izendatu zuen. Urte bereko martxoaren 28an apezpiku ordenatu zuten[1]. Malawiko bigarren apezpiku afrikar bihurtu zen[2].

1967ko azaroaren 29an Blantyreko artzapezpiku izendatu zuten[1].

1969tik 1980ra eta 1984tik 1994ra Malawiko apezpiku-konferentziako presidentea izan zen[3].

1972an Malawiko Emakume Katolikoen Erakundea sortzen lagundu zuen[4].

1990eko hamarkadaren hasieran Hastings Bandaren eta Malawiko Kongresuko Alderdiaren aurka egin zuen[5][6].

2001eko urtarrilaren 23an erretiroa hartu zuen[1] eta otsailaren 15ean Joan Pailo II.a aita santuak haren erretiroa onartu zuen Tarcisius Gervazio Ziyaye Blantyreko artzapezpiku izendatuz[7].

2008ko abuztuaren 18an hil zen Chiradzuluko Nguludi Mission ospitalean[5]. Blantyreko katedraleko hilerrian lurperatu zuten[8].

Malawiko eskola batek James Chionaren omenezko izena darama[9].

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Bernardino Giraud kardinala (1767)
  • Alessandro Mattei kardinala (1777)
  • Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
  • Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
  • Carlo Sacconi kardinala (1851)
  • Edward Henry Howard kardinala (1872)
  • Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
  • Rafael Merry del Val y Zulueta kardinala (1900)
  • Andreas Franz Frühwirth kardinala (1907)
  • Lorenzo Schioppa artzapezpikua (1920)
  • Johannes Henricus Gerardus Jansen artzapezpikua (1930)
  • Guillaume Lemmens apezpikua (1932)
  • John Baptist Hubert Theunissen artzapezpikua (1950)
  • James Chiona artzapezpikua[1]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Archbishop James Chiona» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  2. (Ingelesez) «Former Bishops Of Diocese Of Dedza» Diocese of Dedza (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  3. (Ingelesez) «Metropolitan Archdiocese of Blantyre» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  4. (Ingelesez) Kalimba, Sam. «Malawi: Catholic Women’s Organisation launches year-long golden anniversary celebrations» Vatican News 2022-12-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  5. (Ingelesez) Nachimango, Patrick. «Archbishop Chiona passes on» Nyasa Times 2008-08-18 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-08-21) (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  6. (Ingelesez) «UA 90/92 - Malawi: fear of extrajudicial execution: Archbishop James Chiona, Bishop F Mkhori, Bishop M A Chimole, Bishop A Assolari, Bishop A Chamgwera, Bishop G M Chisendera, Monsignor John Roche» Policy Commons (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  7. (Italieraz) «Rinuncia dell'Arcivescovo Metropolita di Blantyre (Malawi) e nomina del successore» The Holy See 2001-02-15 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  8. (Ingelesez) «Archbishop says 5 priests on suspension in Blantyre, defends Kunkeyani's burial» Maravi Post 2014-10-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  9. (Ingelesez) «Malawi, Limbe: James Chiona Catholic High School» Labdoo (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.