James Cameron
James Cameron (Kapuskasing, Ontario, Kanada, 1954ko abuztuaren 16) zinema zuzendaria, produktorea eta gidoigilea da. Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi du, eta ezaguna da diru irabazi itzelak lortu dituzten akziozko zein zientzia-fikziozko filmak egiteagatik. Oro har, haren filmek gizaki eta teknologiaren arteko harremana jorratzen dute. Titanic eta Avatarrekin historiako aurrekontu handieneko bi filmak zuzendu ditu, 1.800 eta 2.700 miloi dolarreko gastua izan baitute, hurrenez hurren.
James Cameron | |
---|---|
![]() (2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Francis Cameron |
Jaiotza | Kapuskasing (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Malibu |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezezaguna (1978 - 1984) Gale Anne Hurd (1985 - 1989) Kathryn Bigelow (1989ko abuztuaren 17a - 1991ko azaroaren 10a) Linda Hamilton (1997ko uztailaren 26a - 1999ko abenduaren 16a) Suzy Amis Cameron (2000ko ekainaren 4a - |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Sonora High School (en) ![]() Brea Olinda High School (en) ![]() California State University, Fullerton (en) ![]() Fullerton College (en) ![]() (1973 - 1974) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, film-zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea, asmatzailea, errealizadorea, filantropoa, ingeniaria, aktorea, esploratzailea, telebista-ekoizlea eta producer (en) ![]() |
Lateralitatea | ezkerra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza
1978an, Xenogenesis bere lehen film laburra egin zuen. Piraña II: Itsasoko banpiroak (1981) haren lehen film luzea da, baina The Terminatorrek (1984) ekarri zion lehenbiziko arrakasta handia, bai dirutan, bai ikusle kopuruan, bai kritikaren txaloetan. Hala, aurrekontu handiagoa lortu zuen bere hurrengo proiekturako: Aliens: itzulera (1986), era berean arrakasta handia lortu zuena.
Abyss (1989) hurrengoa izan zen: zinema aretoetan porrot egin zuen. Krisialdi horretan zebilela erabaki zuen ordu arte sekula egin izan zen efektu berezietako film ikusgarriena egitea: Terminator 2: azken judizioa (1991), berebiziko harrera izan zuena. Gezur arriskutsuak (1994) egin zuen ondoren: arrakasta itzela, beste behin ere. Egun arraroak (1995) egin ondoren hasi zen bere proiektu nagusiaren gidoia idazten: Titanic (1997). 1912ko apirilaren 14an Ipar Atlantikoko uretan hondoratu zen ontzi famatuaren historia zinemara eramateko 1.800 mila milioi dolar gastatu zituen. Izugarrizko arrakasta lortu zuen, ordu arteko ikusle kopuru markak hautsi baitzituen. Kritika eta zaleen txaloez gain, Holywoodeko Zinema Akademiarena ere bereganatu zuen: 11 Oscar, tartean film eta zuzendari hoberenarena.
Filmografia
Urtea | Filma | Oharrak |
(ezezaguna) | The Dive | |
2009 | Battle Angel | (aurre-ekoizpenean) |
2009 | Avatar | (aurre-ekoizpenean) |
2003 | Aliens of the Deep | dokumentala |
2000–2002 | Dark Angel | telebistarako |
1997 | Titanic | |
1994 | True Lies | |
1991 | Terminator 2: Judgment Day | |
1989 | The Abyss | |
1986 | Aliens | |
1984 | The Terminator | |
1981 | Piranha II: The Spawning | |
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Cameron ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.