James Caan
James Edmund Caan (New York, 1940ko martxoaren 26a - Los Angeles, 2022ko uztailaren 6) estatubatuar aktorea izan zen.
James Caan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bronx, 1940ko martxoaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 2022ko uztailaren 6a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Eden Memorial Park Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sheila Ryan (1976ko urtarrilaren 12a - 1977ko abenduaren 7a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigan Estatuko Unibertsitatea Neighborhood Playhouse School of the Theatre (en) Hofstra Unibertsitatea Rhodes Preparatory School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Takayuki Kubota (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, karaktere aktorea, karateka eta film-zuzendaria |
Pisua | 75 kilogramo |
Altuera | 1,76 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Westerna |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
|
Bizitza
Antzerkigintzan hasi zen 1950eko hamarkadaren amaieran, konpainia ibiltari batean lehenbizi, eta Broadwayn ondoren. Billy Wilder-en aginduetara egin zuen lehenbiziko filma, Irma la Douce (1963), baina Howard Hawksen eskutik etorri zitzaizkion benetako aukerak, Arriskua...7000 lerroa (1965), eta, batez ere, El Dorado (1967) filmei esker. Francis Ford Coppolak eman zion lehen paper handia: Euria ari du nire bihotzean (1968). Zuzendari berari zor dio bere paperik ezagunena, Aitajauna (1972-74) filmean egin zuena, Santino “Sonny” Corleone odolberoarena. Oscar sarietarako izendatu zuten film horretan egindako lanagatik, bigarren mailako antzezle hoberenaren atalean. Kirolzale amorratua da, eta Norman Jewinsonen Rollerball (1975) eta urte berean Sam Peckimpahren aginduetara egindako Krimenaren aristokratak filmetan erakutsi zuen zaletasun hori. Film intimistak ere egin zituen: The Gambler eta T.R. Baskin, Karel Reisz eta Herbert Rossen aginduetara. Azken horrekin egin zuen Funny Lady ere (1975). Mark Rydell izan zuen beste zuzendari gogokoenetakoa, eta harekin egin zituen Gauerdira arte maitatzeko baimena (1973) eta Harry eta Walter New Yorkera doaz. Mel Brooksen Azken Erokeria eta Claude Lelouchen Beste gizon bat, beste emakume bat eta beste hainbat film egin ondoren, gainbehera hasi zen Caanen karrera 80ko hamarraldian. Salbuespenik ere badu garai horretan: Badator zaldun aske eta basati hori (1978), Alan J. Pakularen aginduetara egindako beranduko western ederra. Zuzendaritza lanetan hasita -Hide in plain sight (1980)-, porrot egin zuen, eta okerrera egin zuten J. Caanen droga eta alkoholzaletasunek. Francis Ford Coppola adiskideak eman zion zinemara itzultzeko aukera 1987an, Harrizko lorategiaken protagonista papera eskainiz. Hortxe hasi zuen “bigarren loraldia”, eta beste lagun zahar batek, Mark Rydellek, Atzo, gaur eta beti (1991) egiteko aukera eman zion. Misery du azken urteetako film ezagunenetakoa. 1998an Philip Marlowe detektibe mitikoarena egin zuen Poodle Springsen, Bob Rafelsonen aginduetara.
Filmografia
Urtea | Filma | Pertsonaia |
---|---|---|
1963 | Irma la Douce | Soldadua |
1964 | Lady in a Cage | Randall Simpson O'Connell |
1965 | The Glory Guys | Anthony Dugan soldadua |
Red Line 7000 | Mike | |
1966 | El Dorado | Alan Bedillion Traherne ('Mississippi') |
1967 | Games | Paul Montgomery |
1968 | Submarine X-1 | Cmdr. Richard Bolton, RNVR |
Countdown | Lee Stegler | |
Journey to Shiloh | Buck Burnett | |
1969 | The Rain People | Jimmy Kilgannon (hiltzailea) |
1970 | Rabbit, Run | Rabbit Angstrom |
1971 | T.R. Baskin | Larry Moore |
Brian's Song | Brian Piccolo | |
1972 | The Godfather | Santino 'Sonny' Corleone |
1973 | Slither | Dick Kanipsia |
Cinderella Liberty | John Baggs Jr. | |
1974 | The Gambler | Axel Freed |
The Godfather: Part II | Sonny Corleone | |
Freebie and the Bean | Freebie | |
1975 | Funny Lady | Billy Rose |
Rollerball | Jonathan E. | |
Gone with the West | Jud McGraw | |
The Killer Elite | Mike Locken | |
1976 | Harry and Walter Go to New York | Harry Dighby |
Silent Movie | Bera | |
1977 | A Bridge Too Far | Eddie Dohun sarjentua |
Un autre homme, une autre chance | David Williams | |
1978 | Comes a Horseman | Frank 'Buck' Athearn |
1979 | 1941 | Itsasgizona |
Chapter Two | George Schneider | |
1980 | Hide in Plain Sight | Thomas Hacklin |
1981 | Thief | Frank |
Les uns et les autres | Jack Glenn/Jason Glenn | |
1982 | Kiss Me Goodbye | Jolly Villano |
1987 | Gardens of Stone | SFC. Clell Hazard |
Alien Nation | Det. Sgt. Matthew Sykes | |
1990 | Dick Tracy | Spaldoni |
Misery | Paul Sheldon | |
1991 | The Dark Backward | Doctor Scurvy |
For the Boys | Eddie Sparks | |
1992 | Honeymoon in Vegas | Tommy Korman |
1993 | The Program | Sam Winters |
Flesh and Bone | Roy Sweeney | |
1995 | A Boy Called Hate | Jim |
1996 | North Star | Sean McLennon |
Bottle Rocket | Mr. Henry | |
Eraser | U.S. Marshal Robert Deguerin | |
Bulletproof | Frank Colton | |
1998 | This Is My Father | Kieran Johnson |
1999 | Mickey Blue Eyes | Frank Vitale |
2000 | The Yards | Frank Olchin |
Luckytown | Charlie Doyles | |
The Way of the Gun | Joe Sarno | |
2001 | Warden of Red Rock | John Flinders |
Viva Las Nowhere | Roy Baker | |
A Glimpse of Hell | Capt. Fred Moosally | |
In the Shadows | Lance Huston | |
2002 | Night at the Golden Eagle | Prison Warden |
City of Ghosts | Marvin | |
Blood Crime | Sheriff Morgan McKenna | |
2003 | Jericho Mansions | Leonard Grey |
Dogville | The Big Man | |
This Thing of Ours | Jimmy 'the con' | |
Elf | Walter Hobbs | |
2005 | Santa's Slay | Darren Mason |
2008 | Wisegal | Salvatore Palmeri |
Get Smart | The President | |
2009 | Mercy | Gerry Ryan |
Something, Something, Something, Darkside | Bera | |
New York, I Love You | Mr. Riccoli | |
Cloudy with a Chance of Meatballs | Tim Lockwood (Flinten aita) | |
2010 | Sweetwater | Ned Irish |
Middle Men | Jerry Haggerty | |
Henry's crime | Max | |
Minkow | Paul Vinsant | |
2011 | Anyone's Son | John Hanna |
The Last City | ||
Detachment | Mr. Charles Seabold | |
2012 | Small Apartments | Mr. Allspice |
That's My Boy | Father McNally | |
2013 | Blood Ties | Leon Pierzynski |
Cloudy with a Chance of Meatballs 2 | Tim Lockwood (ahotsa) | |
The Tale of the Princess Kaguya | The Bamboo Cutter (ahotsa) | |
2014 | The Outsider | Karl Schuster |
A Fighting Man | Brother Albright | |
Preggoland | Walter Huxley | |
2015 | The Throwaways | Lt. Col. Christopher Holden |
Sicilian Vampire | Professor Bernard Isaacs | |
2016 | The Good Neighbor | Harold Grainey |
The Red Maple Leaf | George Lawrence Secord | |
2017 | Undercover Grandpa | Grandpa |
Holy Lands | Harry Rosenmerck | |
2018 | Out of Blue | Col. Tom Rockwell |
2021 | Queen Bees | Dan Simpson |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2022/5/7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.