James Baldwin (idazlea)
James Baldwin (New York, AEB, 1924ko abuztuaren 2a – Saint-Paul de Vence, Frantzia, 1987ko abenduaren 1a) estatubatuar eleberrigile beltza izan zen, Zoaz mendira aldarrikatzera (jatorrizko izenburua: Go Tell It in the Mountain) eleberriarengatik ezaguna. Bere eleberrietako gaitzat, XX. mendeko erdialdean AEBetan izan ziren arrazakeria eta sexualitatea izan ziren jorratu zituen. AEBetako gizartean zegoen beltzen eta homosexualen kontrako presioa kritikatu zuen, benetako berdintasunean alde.
![](../I/Jamesbaldwin.jpg.webp)
James Baldwin (idazlea) | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Arthur Baldwin |
Jaiotza | Harlem, 1924ko abuztuaren 2a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Saint-Paul-de-Vence New York |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Heriotza | Saint-Paul-de-Vence, 1987ko abenduaren 1a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Ferncliff Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | New School (en) ![]() Bowling Green State University (en) ![]() DeWitt Clinton High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Irakaslea(k) | Beauford Delaney |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea, antzerkigilea, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, saiakeragilea, gizarte-kritikaria, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Mount Holyoke College Hampshire College (en) ![]() Amherst College (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia PEN America (en) ![]() |
Genero artistikoa | eleberria kontakizun laburra saiakera |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Apaiz protestantea beltz baten semea, Baldwinen lana bere arrazaren errebindikazio saioa da. Lehen eleberrian (Zoaz mendira aldarrikatzera, 1952; Juan Mari Mendizabalek 1996an euskaratua) arraza beltzaren helburuak agindutako lurrari begira dagoen judu herriarenekin bat egiten ditu.
Kristau morala eta berak bizi izandako arraza bereizkeria da The Fire Next Time («Sua, hurrengoan») 1963ko saio bildumaren gaia.
Bibliografia
![](../I/James_Baldwin_Allan_Warren.jpg.webp)
Eleberriak
- 1953 - Go Tell It in the Mountain (Juan Mari Mendizabalek 1996an euskaratua, Zoaz mendira aldarrikatzera izenburuarekin)
- 1953 - Stranger in the Village.
- 1956 - Giovanni's Room.
- 1962 - Another Country').
- 1968 - Tell Me How Long the Train's Been Gone.
- 1974 - If Beale Street Could Talk.
- 1979 - Just Above My Head.
Ipuinak
- 1957 - Sonny's Blues.
Antzezlanak
- 1954 - The Amen Corner.
- 1964 - Blues for Mister Charlie.
Saiakerak
- 1955 - Notes of a Native Son.
- 1961 - Nobody Knows My Name: More Notes of a Native Son).
- 1963 - The Fire Next Time.
- 1965 - Going to Meet the Man.
- 1972 - No Name in the Streets.
- 1976 - The Devil Finds Work.
- 1985 - The Price of the Ticket.
- 1985 - The Evidence of Things Not Seen.
Poesia
- 1985 - Jimmy's blues.
Beste idazle batzuekin lankidetzan
- 1964 - Nothing personal (Richard Avedonekin).
- 1971 - A Rap on Race (Margaret Meadekin).
- 1972 - One day when I was lost.
- 1973 - A Dialogue (Nikki Giovannirekin).
- 1976 - Little man, little man (Yoran Lazacekin).
Euskaraz
Ibaizabal argitaletxeak kaleratutakoak:
- Zoaz mendira aldarrikatzera (Go Tell It in the Mountain), 1996. Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal.
Ikus, gainera
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Baldwin (idazlea) ![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.