James B. Pollack
James B. Pollack (1938ko uztailaren 9a - 1994ko ekainaren 13a) Estatu Batuetako astrofisikaria izan zen. Harvard Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa, eta ondoren NASA erakundean sartu zen 1970. urtean. NASAko ikertzaile gisa Carl Saganekin lan egin zuen Negu Nuklearraren teorian. Teoria horren arabera, gerra nuklear baten eraginez hainbeste hondakin eta errauts geldituko lirateke atmosferan, non eguzki-izpiek ezingo bailukete atmosfera zeharkatu eta denbora luzerako izango bailitzateke Lurrean negu-giro zorrotza. Baina negu nuklearraren teoriaren inguruko ikerketez gainera, Artizarrari eta Saturnori buruzko ikerketak ere egin ditu Pollackek, eta besteak beste, berak aurkitu zuen Saturnoren eraztunak izotz zati oso mehez osatuak direla.
James B. Pollack | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1938ko uztailaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 1994ko ekainaren 13a (55 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Tesi zuzendaria | Carl Sagan |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Carl Sagan |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Ames Research Center (en) Smithsonian Astrophysical Observatory (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James B. Pollack |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.