James Abbott McNeill Whistler
James Abbott McNeill Whistler (Lowell, Massachusetts, 1834ko uztailaren 10a - Londres, 1903ko uztailaren 17a) Estatu Batuetako pintorea eta grabatzailea izan zen. Harena da The Gentle Art of making Enemies (1890, "Etsaiak egiteko arte ederra") saiakera-lana.
James Abbott McNeill Whistler | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Abbot McNeill Whistler |
Jaiotza | Lowell (Massachusetts), 1834ko uztailaren 10a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Chelsea eta Londres, 1903ko uztailaren 17a (69 urte) (69 urte) |
Hobiratze lekua | Chiswick Burial Ground (en) ![]() |
Familia | |
Aita | George Washington Whistler |
Ama | Anna McNeill Whistler |
Ezkontidea(k) | Beatrice Whistler (en) ![]() |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Arteen Akademia Inperiala |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Charles Gleyre |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, akuafortista, ilustratzailea, idazlea, litografoa eta grabatzailea |
Lantokia(k) | Belgika Valparaíso Paris Trouville-sur-Mer Venezia Amsterdam Dordrecht Haga Vlissingen Zaanstad Londres eta Washington |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Burlington Fine Arts Club (en) ![]() International Society of Sculptors, Painters and Gravers (en) ![]() |
Mugimendua | Estetizismoa sinbolismoa |
Genero artistikoa | erretratua erretratua architectural painting (en) ![]() margolaritza historikoa paisaia margolaritza biluzia Itsas ikuspegia |
![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Bizitza
West Pointeko Akademia Militarrean sartu zen, baina berehala irten eta pinturari ekin zion. 1855ean Parisera joan eta pinturako ikasketak hasi zituen. Gustave Courbeten eta beste frantses pintoreen eragina jaso zuen. Gaien konposizioak arduratzen zuen, tonuen egokierak eta dotoretasunak.
1879-1880 urteetan Venezian bizi izan zen, eta han akuarela, pastela eta grabatua landu zituen. Londresera itzuli zenean erretratuak egiteari ekin zion buru-belarri. Inpresionismotik gertu ibili zen, eta arte abstraktuaren aitzindaria izan zen.
Obra nagusiak
- Mother of pearl and silver: The Andalusian (1888–1900);
- Soineko zuriko anderea;
- Seymur Haden andrea pianoa jotzen;
- Portzelanazko herriko printzesa;
- Sinfonia zenbaki zuritan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.