Jamattitt Bidart
Jean Baptiste Bidart (Baigorri, 1926ko azaroaren 12a - Baigorri, 2020ko ekainaren 8a), Jamattitt Kuxkurrio ere deitua, baxenabartar euskaltzale, dantzari, dantza irakasle eta euskal kulturaren sustatzailea izan zen.[1]
Jamattitt Bidart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baigorri, 1926ko azaroaren 12a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Baigorri, 2020ko ekainaren 8a (93 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | zurgina, dantzaria eta dantza irakaslea |
Bizitza
Jamattitt Bidart Baigorriko Potroxoenean jaio zen 1926an. Ogibidez zurgina izan zen, 14 urterekin aitaren aprendiz hasi eta erretreta hartu arte. 16 urte zituelarik hasi zen euskal dantzak ikasten. 1966an, berriz elkartu zuen Baigorriko Arrola dantza taldea. Urte luzez, kanpoko dantza irakasleak Baigorrira joanarazi zituen, eta herriko gazteak Hego Euskal Herrira eraman zituen, dantzak ikasterai eta emanaldietan aritzera. Hamar bat urtez sustatu zuen Arrola dantza taldearen bizia eta garai hartan Euskal Dantzarien Biltzarreko bilkuretan parte hartu zuen.[2] 2020ko ekainaren 8an hil zen, 93 urte zituela.[3]
Erreferentziak
- Jean-Baptiste Bidart "Kuxkurrio". amintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 10).
- Jamattitt Bidart "Kuxkurrio" hil da, euskaltzale baigorriarra. Argia astekaria, 2020ko ekainak 9, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 10).
- Jean-Baptiste Bidart kultur sustatzaile baigorriara zendu da. kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 10).
Kanpo estekak
- Jean-Baptiste Bidart "Kuxkurrio", Mintzoak, Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria, mintzoak.eus