Jamala
Jamala (Susana Alimivna Jamaladinovna; Ox, Kirgizistan, 1983ko abuztuaren 27a), ukraniar abeslari, konpositore eta aktorea da. 2016ko Eurovision Abesti Leihaketa irabazteagatik ezagutzen zaio.
Jamala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Сусана Алімівна Джамаладінова |
Jaiotza | Ox, 1983ko abuztuaren 27a (40 urte) |
Herrialdea | Ukraina |
Hezkuntza | |
Heziketa | Petro Tchaikovsky National Music Academy of Ukraine (en) |
Hizkuntzak | ukrainera Krimeako tatarera ingelesa errusiera kirgizera turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria eta kantugilea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | jazza soula elektroa pop musika herri-kanta |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Moon Records Universal Music Group Enjoy! Records (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
jamalamusic.com, jamalamusic.com eta jamalamusic.com | |
Historia
Jamala Kirgizistanen jaio zen, hau Sobiet Batasunaren parte zenean. Bere aita Krimear Tatariarra da, eta ama Armeniarra. Jamalaren Krimear Tartaro arbasoak Stalinen 1944ko deportazioan iritsi ziren Ox-era, eta 1989an bueltatu ziren Krimeara. Haren armeniar familia Nagorno-Karabakhekoa da. Jamalaren ama-hizkuntza errusiera da, eta ukraniera ikasi zuen nerabezaroan. Krimeako tatareran idatzi izan arren, ez du hizkuntza honetan trebetasunik.
Karrera
Lehen lanak
Jamala musikan haurtzarotik dago murgilduta. Haren lehen grabazio profesionala bederatzi urte zituela egin zuen, Krimear Tartaro haur kantak abesten. Simferopolgo musika unibertsitatean ikasi zuen, eta Ukraniako Tchaikovsky musika akademia nazionalean atera zuen opera-kantari titulua. Bere lehen diskoa, For Every Heart, 2010ean argitaratu zuen, You are made of love edo It's me, Jamala bezalako abestiekin. Disko horretako Smile abestiarekin 2011ko Eurovisiongo ukraniar selekzioan parte hartu zuen, jendearen gustokoenetarikoa bihurtzen, baina azkenean erretiratu egin zen. Bere bigarren diskoa 2013an atera zuen, All or Nothing izenekoa. 2014an bere hirugarren diskoa atera zen, Thank you, eta 2015an Podykh.
Eurovision 2016: ospera saltoa
Jamalak Ukrania 2016ko Eurovisionean ordezkatu zuen "1944" kantarekin. Kanta ingelesez eta krimeako tatareraz zegoen idatzita, eta bigarren finalerditik klasifikatu ostean, leihaketa irabaztea lortu zuen. Finalerdian, bigarren postuan amaitu zen Australiaren atzetik, geroago finalean 2. postua lortu zuen herrialdea. Finalari dagokionez, aipatzekoa da ez zituel ez epaimahaien ez telebotoaren botoak irabazi, bietan bigarren postuan amaitu zelarik. Hala ere, orokorrean batez besteko hoberena eta puntuaketa hoberena lortu zituen, guztira 534 puntu lortuz. Honek Ukraniaren bigarren garaipena suposatu zuen. Jamalak abestiaren letra 2014an idatzi zuen, bere birramonaren deportazioaren istorioa kontatuz. Kantaren gaiarengatik, Errusian kritika handiak sortu zituen, Errusia eta Ukraniaren arteko gerrari buruzko propaganda erabiltzen zuela esanez. Irabazi ondoren, Ukraniar presidente zen Viktor Poroshenkok Ukraniako jendearen artistaren saria eman zion, eta UNICEFeko bozeramaile egin zuten.
Azken urteak
2017an, Eurovision Ukrainan ospatu zen, eta bertan Jamalak Zamanyly eta I believe in U kantak abestu zituen. Ondoren, 2018an, bere bosgarren diska argitaratu zuen, Kryla.
Bizitza pertsonala
2017ko maiatzean, Jamala Bekir Suleimanovekin ezkondu zen Kieveko Kultur Zentru Islamikoan, jantzi tradizional bat soinean zuela, Nikah-a. Suleimanov fisikari eta matematikaria da, Kieveko Schevchenko Unibertsitatean graduatutakoa, eta Krimear tatariar musulmanen aldeko aktibista da.