Jamal Abdel Nasser kalea
Jamal Abdel Nasser kalea[1] (arabieraz: شارع جمال عبد الناصر), Thalatheny kalea izenez ere ezagutzen dena, Gaza Hiriko kale garrantzitsu bat da. Alde Zaharrean hasten da, Ni'im al-Din al-Arabi kaletik bananduta. Iparralderantz egiten du, Rimal auzoan, eta bertan lotzen da Ahmed Orabi kalearekin, kostaldeko errepide nagusiarekin. Omar Mukhtar kalearekin paralelo doa.
Jamal Abdel Nasser kalea | |
---|---|
شارع جمال عبد الناصر | |
Kokapena | |
Occupied territory | Gazako lur zerrenda |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Gazako Gobernazioa |
Hiria | Gaza |
Koordenatuak | 31°30′40″N 34°26′51″E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Gamal Abdel Nasser |
Kaleak Egiptoko presidente izandako Gamal Abdel Nasser lider panarabistaren izena du. Badu beste izen bat, ez-ofiziala, bertakoek oso erabilia: Thalatheny kalea, inguru horretan bizi izan den Thalatheny klanaren izenetik[1].
Kale garrantzisua bertan dauden egoitzengatik: Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia (UNRWA), Al-Azhar Unibertsitatea eta Gazako Unibertsitate Islamikoa.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Hohnholz, Linda. «Creating first “tourist” map of Gaza City» eTurboNews 2010-06-02 (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).