Jakue I.a Ziprekoa
Jakue I.a frantsesez: Jacques de Lusignan; Nikosia, 1334 - ibidem, 1398ko irailaren 9a) Zipreko errege eta Jerusalemgo errege tituluduna izan zen 1382-1398 urteetan.
Jakue I.a Ziprekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nikosia, 1334 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Zipre |
Heriotza | Nikosia, 1398ko irailaren 9a (63/64 urte) |
Familia | |
Aita | Hugo IV.a Ziprekoa |
Ama | Alix of Ibelin |
Ezkontidea(k) | Helvis of Brunswick-Grubenhagen (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | House of Poitiers-Lusignan (en) Ramnulfids (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | king of Cyprus (en) |
Hugo IV.a Ziprekoa eta Alix Ibelingoaren semea izan zen. Errege bihurtu aurretik, Zipreko genovarren inbasioari aurre egin zion. Azkenean harrapatu zuten eta bederatzi urte eman zituen preso Genovan.
1382an seme-alabarik gabe hil zen bere iloba Petri II.a erregea eta parlamentuak Jakue izendatu zuen errege. Jakuek genovarrekin negoziatu zuen bere askapena abantaila komertzialen truke eta Genovako Famagusta hiriaren konkista aitortzea. Hala ere, Ziprera iristean matxinada batekin topo egin zuen eta itzuli egin behar izan zuen. Erregetzat onartua eta Nikosian koroatua izan bazen 1385ean. 1389an Jerusalemgo errege koroatu zuten eta 1396an Armeniako errege titulua jaso zuen.
1365ean Helvis Brunswick-Grubenhagengoa ezkondu zen eta hamabi seme-alaba izan zituzten, horien artean Jano Ziprekoa bere ondorengoa.