Jakobe Badengoa
Jakobe Badengoa (1558ko urtarrilaren 16 – 1597ko irailaren 3a) Filiberto Baden-Badengoaren eta Matilde Bavariakoaren alaba izan zen. Umezurtz oso goiz geratu zen eta bere amaren aldeko osaba Alberto V.a Bavariakoak hezi zuen. Bere lehengusu Ernesto Bavariakoaren, Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren, Filipe II.a Espainiakoaren eta Gregorio XIII.a aita-santuaren gomendioz 1585ko ekainaren 16an Joanes Gilen Jülich-Cleves-Bergekoaekin ezkondu zen. Joanes Gilen fisikoki desatsegina zen eta mentalki ezegonkorra, baina Gilen Jülich-Cleves-Bergekoaren semea eta oinordekoa zen, eta hau katolizismoan mantentzea ezinbestekotzat jo zuten.
Jakobe Badengoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1558ko urtarrilaren 16a (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Düsseldorf, 1597ko irailaren 3a (39 urte) |
Hobiratze lekua | St. Lambertus (en) |
Familia | |
Aita | Philibert, Margrave of Baden-Baden |
Ama | Mechthild of Bavaria |
Ezkontidea(k) | John William, Duke of Jülich-Cleves-Berg (en) (1585eko ekainaren 16a - 1597ko irailaren 3a) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | House of Zähringen (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Gilen 1592an hil zenean, Joanes Gilenek jaso zuen dukerria eta Jakobe saiatu zen agintea eskuratzen, bere senarraren ordez. Senarra itxita mantentzen zuten, zuen izaera zela eta. Ez zen inoiz haurdun geratu, ziurrenik bere senarra ez zelako gai. Dietrich von Hall zu Ophoven gaztearekin harremanak izan zituen eta, horregatik, atxilotu zuten. Jakobe saiatu zen laguntza eskatzen hainbat instantziatan, baina ez zuen lortu. 1597ko irailaren 3an bere gelan hilda aurkitu zuten, ziurrenik itoarazia.