Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo (Usurbil, 1961- ) agronomo eta paisajista da. Ezaguna da hainbat hedabidetan landare gaien inguruan parte hartzeagatik. Hala nola Argia aldizkarian 1995 urteaz geroztik ari da astero landareen kulturari buruz idazten. Era berean www.bizibaratzea.eus webguneko arduraduna da. Baita ere, Euskadi irratian 1985 urteaz geroztik astero landareei buruzko zuzeneko kontsultategi publiko irekia dauka, azken urte hauetan larunbat goizeroko Landaberri saioan. Elhuyar zientzia aldizkarian ere kolaboratzaile gisa aritu da.
Jakoba Errekondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Usurbil, 1961 (62/63 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | agronomoa |
Urte luzez Landa Garapeneko herri txikien biziberritze proiektuetan jardun du teknikari gisa, eta baita proiektuak sortzen, diseinatzen eta zuzentzen ere.
Argitalpenak
- Etxe barrurako landareak (Elhuyar, 1995)
- Euskal Herriko Sagardoa (Elhuyar – Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, 1997)
- Bizi Baratzea - Garaian Garaikoa Garaiz, Eman Eta Hartu (Argia, 2015)
- Bizi Baratzea - Altza Porru (Argia, 2016)
- Landareak Lantzen 2018 (Argia, 2017)
- Eskola Baratzea (Euskal Fondoa, 2017)
- Landareak Lantzen 2019 (Argia, 2018)
Erreferentziak
- «Jakoba Errekondo 'Bizi baratzea' liburu arrakastatsuari buruz aritu da» EITB (Noiz kontsultatua: 2016/03/17).
- «“Egungo gauzarik iraultzaileena baratzea da"» ARGIA (Noiz kontsultatua: 2015/06/03).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.