Jakes Abeberri

Jakes Abeberri (Biarritz, 1930eko apirilaren 25a - Kanbo, 2022ko azaroaren 29a) lapurtar politikari eta abokatua izan zen.

Jakes Abeberri
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacques Marcel Abeberry
JaiotzaBiarritz, 1930eko apirilaren 25a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaKanbo, 2022ko azaroaren 29a (92 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta editorial columnist (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEnbata

Bizitza

1930ean jaio zen Miarritzen. Bere gurasoak iheslari oiartzuarrak ziren, karlistaldietatik ihes egin baitzuten. Abokatu ikasketak egin zituen eta horrez gain, kazetari eta politikaria da. Oldarra dantza taldeko zuzendaria izan da eta euskal dantzetan oso aditua da. 1977an, Euskal Dantzarien Biltzarrak Jakes hautatu baitzuen elkarteko lehendakari. 1991n, Miarritzeko alkateorde hautatu zuten abertzale, berde eta independenteez osatutako koalizioan zegoelarik.

1996an, Enbata aldizkariko zuzendaria zelarik, epaitua izan zen Ekaitza aldizkariko zuzendaria eta Herriaren Aldeko kide batekin batera GAL erakundea laguntzen ibili ziren Frantziako polizia batzuen izen-deiturak agertarazteagatik[1]. Joël Cathala, Michel Helie eta Alain Etxeto poliziek difamazio salaketa ezarri zieten[2][3]. 1996ko otsailean epaituak izan ziren eta 1996ko martxoan isuna ordaintzera zigortu zituzten bera eta Herriaren Aldeko Jakes Bortairu. Ekaitza zuritua izan zen prozedura akats batengatik. Enbatak 210.000 libera ordaindu zituen estatuak Abeberriren ondasunak ez bahitzeko[4].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.