Jakako altxamendua
Jakako altxamendua (gaztelaniaz: Sublevación de Jaca) Bigarren Errepublika ezartzeko ahaleginetako bat izan zen. 1930eko abenduaren 12an izan zen eta ez zuen arrakastarik izan.
1930eko urtarrilaren 29an Miguel Primo de Rivera diktadoreak dimisioa aurkeztu zuen eta, hurrengo egunean, Alfontso XIII.a erregeak Damaso Berenguer Fuste izendatu zuen lehendakari.
1930eko abuztuaren 17an Donostiako Itunean erabakitakoaren arabera, altxamenduaren helburua II. Errepublika jartzea zen. Hartara, abenduaren 12an Galán, García Hernández eta Sediles altxatu ziren, gobernadorea preso hartuz "Gora Espainiako Errepublika" lelopean. Baina Huescarako bidean armada monarkikoa topatu zuten eta amore eman zuten. 15ean Madrilgo Cuatro Vientosko aireko basea matxinatu zen.
Buruzagiak fusilatuak izan ziren eta beste asko atxilotu zituzten. Hauen artean zegoen, Ramón Franco, geroago diktadorea izango zen Francisco Francoren anaia.
Presak eta leku batzuetako koordinazio eta antolakuntza ezak mugimenduaren porrota ekarri zuen, baina ikasle eta langileen asaldurak jarraitu zuen, eta intelektualak erregimenaren kontra agertu ziren artikulu eta manifestuetan. Errepublika ezinbesteko gertatu zen.
Madrilen botatako aldarria
« | Espainiarrokː errepublilka aldarrikatu da. Tirania jasan dugu urte askotan, eta gaur, askatasunaren ordua iritsi da.
Erregimen zaharkituaren defendatzaileak atera daitezela kalera, han jipoituko ditugu-eta.Madrilen botatatako aldarria, 1930ko abenduaren 15a. |
» |
—Madrilen botatatako aldarria, 1930ko abenduaren 15a. |