Jakako forua

Jakako forua Antso V.a Nafarroakoak 1076an edo 1077an Jaka hiribilduari emandako hiri-gutuna izan zen. Foruaren bidez, hiribildua hiri bilakatu zen, Donejakue Bidetik zetozen frankoak erakartzeko asmotan. Latinez idatzi zuten, eta 24 xedapen zituen[1].

Erromantzez idatzitako bildumak Aragoi osora zabaldu ziren eta, 1247an, Aragoiko foruen oinarri bihurtu zen. Jatorrizko testua ez zaigu ailegatu, baina bai haren erromantzezko bildumak. Batzuk biarnesez idatzita daude, baina baditugu nafar-aragoierazko bildumak ere. Hona hemen adibide batzuk[2]:

« Muytos infanzons a(n) castiellos e villas en os quals terminos…
Moltz infançons an castels et uilas et altres infançons...
De mulier que avra marido e fara adulterio.
De muller que a marit si fara adulteri con altre.
 »

Jakako foruan, larrua jotzea hautazkoa da gizonak eta emakumeak hala nahi badute. Bortxaketa badago, berriz, gizona emakumearekin ezkondu behar da, edo bortxatzaileak "emakumeari gizon egoki bat aurkitu" behar dio.[3] Luzaro baieztatu da Jakako forua dela Nafarroako eta, oro har, Euskal Herriko foruen hazia eta ernamuina, eta gero testu hori eta haren eratorpenak beste hirietara zabaldu zirela. Hori, hala ere, gezurtatu egin da aspaldi honetan. Zangozakoa hartzen da foru zaharrentzat, atzetik dituela, ia aldi berean, Lizarrara eta Jaka. Jite berekoak dira 1122ko Zangozako forua, eta 1129ko Jondone Saturdikoa. Lizarrako bertsioaren aldetik, Donostiara eta Gipuzkoaren kostaldeko hiribilduetara zabaldu zen.

Erreferentziak

  1. Arnal Purroy, Mª. L., Barrero García, A. Mª., Bielza de Ory, V., et al. (2003). El Fuero de Jaca. Estudios. Zaragoza: El Justicia de Aragón.
  2. Molho, Mauricio. (1964). El Fuero de Jaca. Edición crítica. Zaragoza.
  3. «4 El fuero de San Sebastián» www.ingeba.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).

Kanpo estekak

Historia
Aragoi
Artikulu hau Aragoiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.