Jaitzubia erreka eta ibarra

Jaitzubia[1] Hondarribiko erreka eta inguruko ibarra da. Zonaldea Gipuzkoako hezegune garrantzitsu bat da eta Txingudiko Baliabide Naturalak Babestu eta Antolatzeko Plan Bereziaren barruan onartuta dago. Dagoeneko errekaren azken tramoa eta ingurua babestuta daude. Inguruan izen bereko Jaitzubia Hondarribiko auzoa dago.

43.350644°N 1.806173°W / 43.350644; -1.806173
Jaitzubiko bidezka martxoko hasieran

Jaitzubiako ibarreko hektarea babestuak 70,4 dira. Horietatik 38.1 Babes Berezikoak dira eta gainerakoak, berriz, Nekazaritza Babesekoak. Inguru hori lehengoratzeko lanak 2003an hasi ziren. Horretarako itsasotik zonaldea bereizi egiten zuen harresi bat ireki zuten eta baratzak zeuden inguruan ura berriro ere sartzen utzi zuten, paduretarako 25 hektarea berreskuratuz. Halaber, zonaldea zeharkatzen zuen linea elektrikoa lurperatu zuten eta inguruan sortutako zabortegi ilegal bat garbitu zuten.[2]

Jaitzubia padura Hondarribian

Jaitzubian Gipuzkoan aurki daitezkeen lezkadi handienak daude.

Inguru honen garrantzia handia da. Modu batez Jaizkibel eta Bidasoa arteko zubi lana egiten du, urbanizazioak saihesten eta, halaber, hesi efektua gutxitzen.

Aingiraportun informazio gunea dago.

Neguko hegaztiak

SEO/BirdLifeko Donostia taldeak hegaztiak behatzeko 2022ko otsailean antolatu zuen saio batean, 21 hegazti mota katalogatu zituen:

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.