Jair Bolsonaro
Jair Messias Bolsonaro (Glicério, Brasil, 1955eko martxoaren 21a) brasildar militar ohia eta politikaria da. 2018an bere burua presidentetza hauteskundeetara aurkeztu zuen.[1] Brasilgo presidentea izan zen 2019ko urtarrilaren 1etik 2023ko urtarrilaren 1era.
Oso politikari polemikoa da, haren eskuin muturreko pentsaera nazionalista eta kontserbadoreagatik[1], 1964ko Brasilgo diktadura militarra defendatzeagatik, ezker politikoari egiten dizkion kritikengatik, torturaren erabilera defendatzeagatik, LGBT kolektiboaren aurkako jarreragatik eta egindako beste adierazpen batzuengatik.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «El ultraderechista y racista Bolsonaro presenta su candidatura oficial a la presidencia de Brasil» Gara 2018ko uztailaren 23a (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 28).
Artikulu hau Brasilgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.