Jainkoen Gainbehera
Jainkoen Gainbehera (alemanez: Götterdämmerung) Richard Wagnerrek idatzitako Nibelungoen eraztuna opera saileko laugarren eta azken opera da. 1876an ospatu zen Bayreutheko lehen jaialdian estreinatu zen, zikloaren lehen ekoizpen osoaren zati bezala. Aktore-abeslariak honako hauek izan ziren: Georg Unger (Sigfrido), Eugen Gura (Gunther), Gustav Siehr (Hagen), Amalie Materna (Brunilda) eta Luise Jaide (Gutruna).
Jainkoen Gainbehera | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Sorrera-urtea | 1874 | |||
Argitaratze-data | XIX. mendea | |||
Estreinaldi-data | 1876ko abuztuaren 17a | |||
Izenburua | Götterdämmerung | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Musikdrama (en) ![]() | |||
Hizkuntza | alemana | |||
Zatiak | 3 act (en) ![]() | |||
Egile-eskubideak | jabetza publiko | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Eskandinaviar mitologia | |||
Honen parte da | Nibelungoaren eraztuna | |||
Libretista | Richard Wagner | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Richard Wagner | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Germania Magna eta Rhin | |||
![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Espainian 1901eko azaroak 16an estreinatu zen Bartzelonako El Liceun.
Istorioa
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Nibelungoen eraztuna tetralogiako azken lana, Jainkoen Gainbeherak nibelungo arrazakoa zen Alberich nanoak Rini lapurtutako urrez eginiko eraztun madarikatuak Sigfrido nola hiltzen duen kontatzen du, baita Valhallaren suntsipena ere, Odin edo Wotan bizi zen jainkoen egoitza.
Hitzaurrea
Hiru nornek Jatorrizko Legearen euren sokan ehuntzen dute; bertan nornek etorkizuna irakur dezakete, eta, beldurtuta, Sigfridoren heriotza iragartzen dute eta... soka hautsi egiten zaie. Mutu geratzen dira.
Lehen ekitaldia
Sigfridok Brunilda valkiriari agur esaten dio, esnatu eta bere emazte bihurtu duena.
Bigarren ekitaldia
Rinen alabak Sigfrido liluratzen saiatzen dira, honek nibelungoen eraztunaren eran landutako urrea itzul diezaien (Rinen urrea operaren lehen zatian lapurtua). Sigfridok urre hori ez itzultzea erabakitzen duenez, Rinen alabek itzuli ezean bere gainera Alberichek Rinen urrean jaurtitako madarikazioa eroriko dela esaten diote, era berean altxorra Odin jainkoak lapurtzen dionean.
Sigfridok, hil zorian, ia ez du bere Brunilda maitearen begietan azken aldiz pentsatzeko aukerarik hil aurretik.
Hirugarren ekitaldia
Brunildak su bat sortzea eta horren gainean Sigfridoren gorpua jartzea agintzen du. Berak, Sigfridoren emazte bezala egin zituen ekintza eta hilketengatik, herentzia bere egiten du, hau da, eraztuna, eta Rinen alabei bere gorpua bere senarrarenaren ondoan sutan erretzen den bitartean, altxorra, eraztuna berreskuratu ahal izango dutela esaten die, eta Alberichen madarikazioa arima-argiarekin purutuko dela. Brunilda eta Sigfrido erretzen ari diren aldi berean, urrunean jainkoen egoitza den Valhalla ere erretzen ari da.
Diskografia
Kanpo estekak
- (Alemanez)"Jainkoen Gainbehera"ren libretoa
- (Alemanez)(Gaztelaniaz)Libretoa