Jainkoaren Itxuraldaketaren eliza (Trapagaran)

Jaunaren Itxuraldaketaren eliza Bizkaiko Trapagaran udalerrian dagoen eliza bat da. Trapagarango udaletxearen alboan dago, eta Olaso jauregitik hurbil.

Jaunaren Itxuraldaketaren eliza
Elizaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaTrapagaran
Koordenatuak43°19′N 3°02′W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1930
Arkitektura
EstiloaNeorromanikoa

    Historia

    1930ean estilo neorromanikoan eraiki zen.

    Eraikina

    Harrizko eraikuntza da, bere horma asko margotuta dituenak. Fatxada nagusian irekitzen diren erdi-puntuko hiru arkuak nabarmengarriak dira. Bertikaki, eliza hiru gorputzetan dago banatuta. Albokoek bi altuera eta terraza txiki bat dute. Gorputz nagusia dorreak errematatzen du. Behealea, erdi-puntuko arku bat irekitzen da. Tinpanoan arrosa-leiho bat duen beste arku handiago batez markoztatuta dago. Jarraian, oinplano karratuko dorrea altxatzen da. Gurutze batek koroatzen duen piramide-formako teilatu batez errematatuta dago. Dorrearen hormetan, barruan kanpaiak dituzten bao zuzen batzuk irekitzen dira.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.