Jainkoa bada Ipar-Mendebaldean

Jainkoa bada Ipar-Mendebaldean (gaztelaniaz Existe Dios al Noroeste ) Jorge Oteizak 1991an gaztelaniaz idatziriko olerki liburua da. 1959an eskulturak egiteari utzi zionean bere sormena literaturara bideratu zuen. Liburu honek Oteizaren bizitzaren hainbat urtetan bildutako olerkiak ditu. Edorta Kortadi arte kritikariaren arabera, liburu horren izenburuak giza gorputzean bihotzak hartzen duen kokapena aipatzen du, horren arabera Oteizaren ustetan Jainkoa giza bihotzean dago. Olerki liburu horrek haren bizitzaren azken urteetan Oteizak izan zituen kezkak erakusten ditu:

  • Porrota: euskal anima berreskuratzen saiatu zen baina, haren esanetan, Eusko Jaurlaritzaren kultura politikaren erruz ez zuen lortu. Artean fede handiegia izanaz, utopian gehiegi sinetsi izanaz damu da.
  • Heriotza: emazte Itziar galdu ondoren bakarrik sentitzen zen eta bizi poz gutxi zuen, hiltzeko gogoa zuela askotan adierazten du.
  • Jainkoa bilatzea: bere bizitza guztian fedeari buruzko zalantza handiak izan zituen eta bere azken egunetan luzaro bilatu zuen Jainkoa heriotzaren ostean zain izango ez zuela sentitzen zuen.
Jainkoa bada Ipar-Mendebaldean
Datuak
IdazleaJorge Oteiza
Argitaratze-data1991
GeneroaOlerkigintza
Jatorrizko izenburuaExiste Dios al Noroeste.
Hizkuntzagaztelania
ISBN84-7681-103-9

Liburuaren bukaeran, Aldaketen legea. Plagioen liburuan bezala Eduardo Chillida kritikatzeaz gain Eusko Jaurlaritzak Gernikan eginiko lanak ere kritikatzen ditu. Haren ustez, bertan estetika ikertzeko laborategia sortu behar litzateke eta Eduardo Chillidaren eta Henry Mooreren eskulturak jarri izana kultura gabezia estaltzeko makillajea iruditzen zaio.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.