Jaime Otamendi
Jaime Otamendi Muñagorri (Elduain, Gipuzkoa, 1966ko abenduaren 4a) irrati esataria eta telebista aurkezlea da. Batik bat Euskadi Irratian egin zen ezaguna, Arantxa Iturberekin batera egindako Goizean Behin saioagatik.
Jaime Otamendi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jaime Otamendi Muñagorri |
Jaiotza | Elduain, 1966ko abenduaren 4a (57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, irrati-esataria eta telebista aurkezlea |
Parte-hartzailea
|
Halaber, ETB 1erako elkarrizketa eta telesaioak aurkeztu izan ditu. Euskal Telebistako albistegietako zuzendaria izan zen eta, ondoren, Euskadi Irratiko Mezularia saioaren arduraduna. 2013ko irailaren 23tik Airean magazina aurkezten du ETB 1 kanalean, astelehenetik ostiralera, arratsaldeetan. 2015eko abuztuaren 6an Donostia Kultura enpresa erakunde publikoaren zuzendari kudeatzaile izendatu zuten.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.