Jaime Ignacio del Burgo

Jaime Ignacio del Burgo Tajadura (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1942ko uztailaren 31 - ) euskal herritar politikari eta idazlea da. Betidanik eskuin politikoan kokatua, UPNko jarraitzaile izan zen bertatik baztertua izan arte 2008ko urrian. Beranduago Nafarroako Alderdi Popularraren birsorkuntzan parte hartu zuen.

Jaime Ignacio del Burgo


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2004ko martxoaren 29a - 2008ko apirilaren 1a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 28a - 2004ko apirilaren 2a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoaren 18a - 2000ko apirilaren 5a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainaren 21a - 1996ko urtarrilaren 9a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroaren 14a - 1993ko apirilaren 13a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Nafarroako Foru Aldundiko Presidentea

1984ko urtarrilaren 14a - 1984ko maiatzaren 15a
Juan Manuel Arza Muñuzuri - Gabriel Urralburu

Nafarroako Foru Aldundiko Presidentea

1979ko apirilaren 19a - 1980ko apirilaren 28a - Juan Manuel Arza Muñuzuri

Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1942ko uztailaren 31 (81 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AitaJaime del Burgo
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitatea
KidetzaZientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia
Historiaren Errege Akademia
Nafarroako Alderdi Popularra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

Biografia

Jaime del Burgo historialari frankistaren seme da. 1979tik 1980ra eta 1984an Nafarroako Foru Aldundiaren presidenteordea izan zen. 1973ko Nafarroako Foru Berriaren bultzatzaile nagusia izan zen. Egun, Espainiako Meritu Konstituzionalaren Ordenaren kide da. Zuzenbidea ikasi eta gero, abokatu izan zen. Nafarroako Unibertsitatean, zuzenbide foraleko irakasle da.

Ibilbide politikoa

  • Espainiako Trantsizioan (1976): Nafarroako Alderdi Sozialdemokrataren sortzaile izan zen.
  • 1977: UCDko kide egiten da, Nafarroako Senatari bezala aukeratua izanik.
  • 1979: UCDko Nafarroako Senatari aukeratua bigarren aldiz, I. Legegintzaldian (1979-1982).
  • 1979-1983: Nafarroako Foru Aldundiaren presidenteordea eta Nafarroako UCDko presidente.
  • 1983: Foru Aldundiko kargutik kendua, ondasunen bidegabeko eralketaren akusazioz, beranduago Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman ziolarik Del Burgori.
  • 1981: Nafarroako UCDko presidente bezala berriro aukeratua.
  • 1982: Alderdi Demokrata Popularreko (PDP) kide egiten da.
  • 1983: Nafarroako Legebiltzarkide aukeratzen dute bigarren aldiz.
  • 1986: PDPko senatari bezala aukeratua III. Legegintzaldian.
  • 1989: PDP, Alderdi Popularrarekin batu ostean, Nafarroako Alderdi Popularreko presidente aukeratzen dute. Espainiako Kongresuko diputatua izan zen PP-UPN koaliziopean.
  • 1993: Aznarrek, PPko Zuzendaritza Nazionaleko kide aukeratzen du. Kongresuan berriro diputatua.
  • 1996-1999: UPN-PP koalizioko diputatua Espainiako Kongresuan berriro ere.
  • Alderdi Popularreko Zuzendaritzan UPNko ordezkari 1991tik 2008ra bitartean.
  • 2008: UPNtik kaleratzen dute eta PPko kide izatera pasatzen da, Nafarroan alderdia birsortuz.

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.