Jaime Berrade

Jaime Berrade Leza (Uxue, 1961) nafar musikagilea da.

Jaime Berrade
Bizitza
JaiotzaUxue, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Piano eta Solfeo irakasle izateko ikasketak egin zituen, eta ondoren, Donostiako Kontserbatorioan egin zituen Orkestra Zuzendaritzako ikasketak eta Compostelan Musika Pedagogiakoak. "Iruñeko Talde" musikagile-taldeko sortzaileetariko bat da; talde horren presidente ere izan zen, hala nola Abesbatzen Nafarroako Federazioko aholkulari eta Navarra Hoy egunkariko musika-kritikari. Musika Berrien Euskal Jardunaldien zuzendari artistiko izan zen. Jardunaldi haietan bizirik dauden musikagileen 50 obra baino gehiago estreinatu ziren, eta horietako asko berak zuzentzen zuen Pirinioetako Ganbera Taldearen eskutik. Bere konposizioak, bestalde, Europa, Amerika zein Espainiako musika garaikideko jaialdirik garrantzitsuenetan aurkeztu dira. Hainbat kontserbatoriotan irakasle aritu da: Zaragozan, Tafallan, Zangozan, Iruñeko Pablo Sarasaten eta Coruñakoan. Graduondoko ikasleen trebakuntzaz arduratzen den Escuela de Altos Estudios Musicales de Galicia eskolako ikasketa-buru izan zen, eta 1999 urteaz geroztik Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Sailari atxikitako Musika Ikasketeten Unitate Teknikoaren buru da.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.