Khyber Pakhtunkhwa
Khyber Pakhtunkhwa[1] (urduz: خیبر پختونخوا, ˈxaibər pəxˈtuːŋxwaː ahoskatua; paxtueraz: خیبر پښتونخوا, xaibər paʂtuŋxwa, eskualdean bertan paxtuŋxwa ahoskatua) Pakistango probintziarik txikiena da. Iparralde eta mendebaldean Afganistanekin du muga, eta Kaxmirekin ipar-ekialde eta ekialdean. Balutxistanekin ere badu muga, baina Administrazio Federaleko Tribu Eremuek muga hori eteten dute. Hizkuntza nagusia paxtuera da, eta hiriburua Peshawar. Paxtueraz Pakhtunkhwa izenak «paxtuengandik hurbil» edo «paxtuak» esan nahi du.
Khyber Pakhtunkhwa خیبر پختونخوا خیبر پښتونخوا | |||
---|---|---|---|
Pakistan | |||
Administrazioa | |||
Estatua | PAK | ||
Izen ofiziala | North-West Frontier Province خیبر پختونخوا خېبر پښتونخوا Khyber Pakhtunkhwa | ||
ISO 3166-2 | PK-KP | ||
Hiriburua | Peshawar | ||
Chief Minister of Khyber Pakhtunkhwa (en) | Shah Farman (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°20′35″N 72°10′48″E | ||
Azalera | 74,521 km² | ||
Mugakideak | Administrazio Federalpeko Tribuen Eremua, Punjab, Islamabad Capital Territory (en) , Azad Kaxmir, Iparraldeko Eremuak, Badakhshan probintzia, Nuristan probintzia eta Kunar probintzia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 26.896.829 (2011) | ||
Dentsitatea | 259,6 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Gobernadorea | Owais Ahmed Ghani | ||
Hizkuntzak | Paxtuera Hindkoera Khowar Persiera | ||
www.khyberpakhtunkhwa.gov.pk/ |
1901ean Britainiar India koloniaren barruko eskualde bihurtu zenetik 2010aren hasiera arte, Ipar-mendebaldeko Mugako Probintzia[1] izena izan zuen, ofizialki. Pakhtunkhwa izena 1978an sortu zuen Khan Abdul Ghaffar Khan (Bacha Khan) paxtu liderrak, eta geroztik paxtu nazionalistek eskualde horretarako izen hori aldarrikatu dute. Hainbat eztabaidaren ondoren, 2010ean gaur egungo izen ofizala ezarri zioten. Paxtu ez diren bertako beste gutxiengo etnikoek sutsuki protestatu dute horren aurka.[2]
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- «Protests over NWFP renaming paralyse Abbottabad», Dawn.com webgunea, 2010-04-08.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau Pakistango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |