Yagan
Yagán, yagan, jagan edo yámana, Suaren Lurraldeko uhartediko herri indigena bat da, Txile eta Argentinan. Bere bizimodu tradizionala nomada zen, kanoetan mugitzen ziren; ehiza, bilketa eta arrantzan aritzen ziren. Bere aurrekoek, 6.000 urte ingurutik, Beagle kanalaren hegoaldean dauden uharte eta kanalak zeharkatzen zituzten, Hornos lurmuturreraino. Beagle kanalaren mendebaldean dauden kanaletara ere joaten ziren, kawésqarren lurraldea, Magdalena eta Cockburn kanaletaraino iritsiz, sua pizten zuten burdinazko piritaren bila.
Yagan | |
---|---|
Yaganak (Hornosko lurmuturra), 1883 | |
Biztanleak guztira | |
600 Txilen (2017ko zentsoaren arabera) | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Hizkuntza | |
Yagan hizkuntza | |
Erlijioa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Kawésqar, Chono |
Yaganen egungo ondorengoek komunitate bat osatzen dute Villa Ukikan, Puerto Williamsetik gertu, Navarino uhartean (Txile). Ushuaian (Argentina) 2014ko azaroaren 25ean Yagan Paiakoala komunitate indigena eratu zen. Punta Arenasen (Txile) bizi da Yagan Lom Sapakuta komunitatea, 2015eko otsailaren 14an eratua.
Historia
Aurrekariak
Aintzatespen-bidaiak eta batzorde hidrografikoak
Baleazaleak eta Otsozaleak
Misiolariak
Lurraldea
Hizkuntza
Jagan hizkuntzaren azken hiztuna zena, Cristina Calderón, 2022an hil zen 93 urterrekin. Lidia González Calderón alabak jakinarazi zuen. Txileko Biltzar Konstituziogileko kide zen, eta hizkuntza hori berreskuratzeko deia egin zuen.[1][2]
Txileko Kultura eta Arteen Kultura Kontseiluak 'bizi den ondare' izendatu zuen Calderón andrea 2009an. 1928an jaio zen, Villa Ukikan, Puerto Williamsetik gertu, eta han bizi izan zen beti; saskigile izan zen. Berak 9 urte izan zituen arte ez zuen ikasi gaztelania, baina Txileko agintariek ia desagertzeraino eraman zuten hizkuntza XX. mendean, eta transmisioa eten egin zen.[1]
Kultura
Kanoak edo anan
Tresnak
Arkeologia
Erreferentziak
- Ordoñez Garmendia, Jon. «Azken jagan hiztuna hil ostean, hizkuntza hori berreskuratzera deitu du haren alabak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- «Chile: fallece la última hablante nativa del idioma indígena yagán | Servindi - Servicios de Comunicación Intercultural» www.servindi.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
Kanpo estekak
- Azken yámana - Argia 2778 zk.