Jafet

Jafet (hebreeraz: יפת, Yapheth; antzinako grezieraz: Ἰάφεθ; turkieraz: Yafes, Iapheth; latinez: Iafeth edo Iapetus; arabieraz: يافث) Noeren hirugarren semea izan zen, Sem eta Kamen anaia. Genesi liburuaren arabera, zintzo jokatu zen aitarekin, eta bedeinkapena jaso zuen harengandik. Seme-alaba ugari izan zituen eta lurralde askotara zabaldu zen haren arraza.

Jafet
Shem, Ham and Japheth (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaNoe
Seme-alabak
Anai-arrebak

Herri eta hizkuntza jafetikoak

Sakontzeko, irakurri: «Jafetismo»

Bibliako Hasiera edo Genesian agertzen den zerrenda etnikoari jarraiki, Europako herrien eta arrazen aita da Jafet.

19. mendean, zenbait hizkuntzalarik, hizkuntza indoeuropearrak izendatzeko erabili izan zuten 'hizkuntza jafetikoak' terminoa, hizkuntza semitikoen erabilpenarekin analogiaz, baina izenak ez zuen arrakasta handirik izan.

20. mendean, aldiz, Nikolai Marr hizkuntzalari georgiarrak beste hizkuntza multzokatze bat izendatzeko erabili zuen 'hizkuntza jafetikoak': Kaukasoko hizkuntzak, hizkuntza semito-kamitikoak (geroago Afro-asiar hizkuntzak izendatuak) eta euskara barne hartuko lituzke talde hipotetiko honek[1]. Teoria honek ez zuen aldekotasun handirik jaso bere garaian, eta ez da ontzat ematen hizkuntzalaritza serioan.

Erreferentziak

  1. Marr, Nikolai; Kurkova, Anna. (2022-07-04). «Main Achievements of the Japhetic Theory» Interventions 24 (5): 667–689.  doi:10.1080/1369801X.2020.1813608. ISSN 1369-801X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.