Jadwiga Grabowska-Hawrylak

Jadwiga Grabowska-Hawrylak (Tarnawce, Polonia, 1920ko urriaren 29a -- Wroclaw, 2018ko ekainaren 5a) poloniar arkitektoa izan zen. Modernismoaren ordezkaria, Poloniako Arkitektoen Elkargoko kidea (1951), Poloniako mugimendu modernoaren arkitekto nagusietakoa [1] eta Ohorezko SARP Sariaren irabazlea izan zen (1974) [2].

Jadwiga Grabowska-Hawrylak

Bizitza
JaiotzaTarnawce (en) Itzuli, 1920ko urriaren 29a
Herrialdea Polonia
HeriotzaWrocław, 2018ko ekainaren 5a (97 urte)
Hobiratze lekuaSaint Lawrence Cemetery, Wrocław (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Architecture, Wrocław University of Technology (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Hugo-Kołłątaj kaleko etxebizitza-blokea (1955-1958)
“Manhattan” auzoko dorrea, plac grunwaldzki 4-20, ul. Curie Skłodowskiej 15 (1967-1975)

Bizitza

Jadwiga Grabowska-Hawrylak-ek Wroclaw-eko Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Fakultatean ikasi zuen. 1950. urtean amaitu zituen ikasketak, Wroclaw-eko II. Mundu Gerra osteko lehen arkitektoa bilakatuz. Unibertsitatean egin zuen lan lehenik irakasle laguntzaile moduan, eta «Miastroprojekt Wroclaw» enpresa publikoan ondoren, 1951tik 1981era. Ordukoak dira bere lan nagusiak. 80.eko hamarkadan bere bulego propioa ireki zuen.

Estatuak ezarritako errealismo sozialistaren ondorengo fasearen ordezkaria zen Grabowska-Hawrylak, gerraostearen eta mugimendu moderno berantiarraren kontestuan. 1960. urtetik aurrera mugimendu brutalistaren eta metabolistaren ildoa jarraitu zuen, eta 1970.etik aurrera erregionalismo kritikoaren influentzia jaso zuen [3]. Bere lanik ezagunenak Grunwaldzki plazako dorreak eta Hugo Kołłątaj kaleko etxebizitzak dira, biak ala biak Wroclaw-en.

Eraikin nagusiak

  • 1955: Merkatu plazako bi eraikinen zaharberritzea ( Rynek-Ratusz 7-8 ) [2]
  • 1955-1958: Hugo-Kołłątaj kaleko etxebizitza-blokea (Edmund Frąckiewicz, Maria Tawryczewska eta Igor Tawryczewski-rekin) [2] .
  • 1955-1959: Etxebizitzak, 7-17 ul. Skargi eta 22-26 ul. teatralna [4]
  • 1957-1959: Eskola publikoa (ul. Podwale), errealismo sozialista osteko lehen eskola Wroclaw-en. [2] [3]
  • 1958-1960: Zientzialarien etxea (plac Grunwaldzki 15-21), Wroclaw-eko Unibertsitate Politeknikoko irakasleen erresidentzia. (Edmund Frąckiewicz, Maria Tawryczewska eta Igor Tawryczewski-rekin) [2] [3]
  • 1960-1965: Haurreskola (ul. Janiszewkiego 14) [5]
  • 1960-1968: Wroclaw-Gabitz auzoa, Gajowice-n (Edmund Frąckiewicz, Maria Tawryczewska, Igor Tawryczewski, Maria Kiełczewska eta Witold Maciejewski-rekin) [2]
  • 1964: Wroclaw-Gabitz eskola (ul. Grochowa 36-38) [3]
  • 1965-1970: Etxebizitza-komertzio eraikin mistoa (ul. Grundwaldzka 88) [6]
  • 1967-1975: “Manhattan” auzoa (plac grunwaldzki 4-20, ul. Curie Skłodowskiej 15) Wroclaw-en (Zdzisław Kowalski, Włodzimierz Wasilewski eta Jerzy Hryniewiecki-rekin) [2] [3]
  • 1978: Jatetxea Zamość-en, gerora haurtzaindegi bilakatua [2]
  • 1978-1988: Arkitektoaren etxebizitza propioa Wroclaw-Wilhelmsruh-en (Zacisze, Maciej Hawrylak semearekin) [2]
  • 1983-1985. Etxebizitza multzoa (ul. Chopina Fryderyka 11a-11g) [7]
  • 1990: Eliza Wroclaw-Rosenthal-en (Rozanka, ul. Bałtycka, Maciej Hawrylak, Wojciech Brzezowski eta Ewa Kubica Hawrylak-ekin) [2]

Erreferentziak

  1. Jadwiga Grabowska-Hawrylak. In: arch INFORM ; accessed on October 19, 2012.
  2. Michał Mateusz Duda: Nagroda Honorova SARP '74. In: sztuka-architecture.pl. Accessed on October 16, 2012 (Polish).
  3. Jadwiga Grabowska-Hawrylak, Grażyna Hryncewicz-Lamber, Andreas Wolf: Above the Roofs of Wroclaw - Exhibition at the Wroclaw Contemporary Museum. In: Muzeum Współczesne Wrocław. 2012, accessed on October 16, 2012 (PDF, 1.0 MB, English).
  4. "Jadwiga Grabowska-Hawrilak", Muzeum Architektury, Wroclaw, 2000, p.10
  5. "Jadwiga Grabowska-Hawrilak", Muzeum Architektury, Wroclaw, 2000, p.10, 17
  6. "Jadwiga Grabowska-Hawrilak", Muzeum Architektury, Wroclaw, 2000, p.10
  7. "Jadwiga Grabowska-Hawrilak", Muzeum Architektury, Wroclaw, 2000, p.10
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.