Jadiyetu El Mohtar
Jadiyetu El Mohtar Sidahmed (Dakhla, 1959ko otsailaren 4a) kazetari, irakasle eta ekintzaile sahararra da. Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko (UNMS) eta Fronte Polisarioaren Espainiako Ordezkaritzako kidea 1986az geroztik.[1]
Jadiyetu El Mohtar | |||
---|---|---|---|
2017ko maiatza - 2017ko iraila - Hamdi Bueha (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Dakhla, 1959 (64/65 urte) | ||
Herrialdea | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Alcaláko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | arabiera gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Ibilbidea
Saharako errefuxiatu-esparruetako (Tinduf) Sidi Brahim Basiri eskolan irakasten du, Auserd izeneko Wilayan, 1978tik 1985era. Cervantesen hizkuntza sustatzen aitzindarietako bat da Saharako errefuxiatu-kanpamenduetan.
Sahara Librearen ahotsa izan zen, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Irrati Nazionalaren bidez (1975eko azarotik 1977ko otsailera), Espainiar kolonialismo garaian askatutako eremuetatik emititzen zituen programak gaztelaniaz.
Itzulpena eta interpretazioa ikasi zuen (2004-2006) Alcalako Unibertsitatean (Madrilgo Erkidegoa -Espainia).
Lan handia egiten du Saharako auziaren aldeko laguntza politiko eta humanitarioak lortzeko kanpaina diplomatikoetan.
Peru eta Sahararen arteko harreman diplomatikoetarako Peruk sarrera baimendu arte, hamazazpi egunez atxiki egin zuten Limako nazioarteko aireportuan, 2017ko irailaren 9an.[2]
Coría y el mar film dokumentala itzuli zuen.[3]
Euskal Herrian
2022ko Durangoko San Roke auzoan izan zen Rio del Oro GKEk antolatutako ekitaldian. 2022ko irailean ere Durangon izan zen Sultana Jayarekin hitzaldi bat ematen. Sultanak urte asko daramatza bere bizitza eta osotasuna arriskuan bere lurraren independentziagatik, eta oraintsu irten da urte bat eta zazpi hilabetez jasan duen etxe barruko atxiloketatik. Bertan, urik gabe, argirik gabe eta lo egiterik gabe egon da, Marokoko poliziaren jazarpenaren eta erasoaren azpian (baita sexu-erasoak jasanez ere).
Jadiyetuk adierazi zuen sultana asko daudela; milaka sultana herri oso baten drama horretan ekinean, Mendebaldeko Sahararen egoerari buelta eman nahian, eta gehitu zuen:[4]
“Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa 84 herrialdek onartutako errealitate itzulezina da”
Erreferentziak
- «.» www.mujeressaharauisunms.org.
- La diplomática saharaui bloqueada desde hace 17 días en un aeropuerto de Perú: 'Sufro un acoso constante'. .
- «Cor�a y el mar» coriayelmar.com.
- «Sultana Jaya: “Moriremos por la libertad”» andra.eus 2022-09-20 (Noiz kontsultatua: 2022-09-20).