Jadav Payeng
Jadav "Molai" Payeng (1963an jaioa Majulin)[1] Majuliko naturazale, ekintzaile[2] eta basozain bat da. Jendartean Indiako Basogizona izenez ezaguna da.[3] India eta mundu mailan ezaguna eta miretsia bihurtu zen berak bakar-bakarrik urtetan zehar Brahmaputra ibaiaren inguruko hondar-barran zehar zuhaitzak landatu eta zaindu zituelako, hala, inguru mortua baso zabal bat bihurtuz. Basoari Molai basoa izena jarri zaio,[4] bere omenez, eta Assam estatu indiarreko Jorhat hiritik hurbil kokatzen da. Basoak guztira 550 hektarea inguruko azalera du.[5][6] 2015an Padma Shri saria jaso zuen, Indiako sari zibilen artean laugarren garrantzitsuena.[7] Assamgo Miris tribu indigena batean jaio zen.[8]
Jadav Payeng | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jorhat (en) , 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | India |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekologoa, forestry technicians (en) , ekintzaile ekologista eta climate activist (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Erreferentziak
- (Ingelesez) Kannadasan, Akila. (2019-03-21). «Meet Jadav Payeng, India's Forest Man, who created 550 hectares of forest single-handedly» The Hindu ISSN 0971-751X. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
- (Ingelesez) Jadav Molai Payeng – the ‘Forest Man of India’. Currentscience.
- «The man who made a forest - Times of India» The Times of India (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
- «Jadav “Molai” Payeng | Green Jacket Moments» archive.vn 2013-01-25 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
- (Ingelesez) «Indian Man Single-Handedly Grows An Entire Forest» HuffPost 2012-04-03 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
- «30-year journey from tribal boy to Forest Man - Times of India» The Times of India (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
- «Padma Bhushan for Jahnu Barua, Padma Shri for Dr LN Bora, Jadav Payeng» The Assam Tribune Online (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
- «Wildlife Magazine and Best Wildlife Photography Magazine , Nature Conservation Magazine | Sanctuary Asia - The Voice of Wild India» www.sanctuaryasia.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
Artikulu hau Indiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.